Inkestan galdera berria: “Kirola egiten al duzu?”
Uztarria.com-eko inkesta | uztarria.com |
2008/05/19
10:19
Webeko inkesta ataleko galdera aldatu egin du
Uztarriak, eta hauxe da itaun berria: “Kirola egiten al duzu?”. Uda gerturatzen
ari denarekin batera, eguraldia ere hobetzen. Dagoeneko ez dago aitzakiarik
kirola ez egiteko. Zuk egiten al duzu?
Aurreko galderan, “Lortuko al du Lagun Onak-ek
Gernikari irabazi eta igoera postua jokatzera sailkatzea?” galdetu genuen. Jasotako
emaitzen arabera, %65,79ak baietz erantzun zuen, eta %34,21ek, berriz, ezetz. Lagun
Onak-ek, ordea, azkenean ez zuen lortu joan den larunbatean Gernikari irabaztea
eta, beraz, ez du igoera fasea jokatzeko txartela lortu.
|
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|