Ostiralean pasatuko da Euskal Herriko Itzulia Azpeititik
Txirrindularitza | uztarria.com |
2008/04/8
15:53
Astelehenean hasi zen txirrindularitzako Euskal Herriko Itzulia —larunbatean bukatuko da—, eta aurten ere pasatuko da tropela Azpeititik: ostiralean, Gasteiz-Orio bosgarren etapan. Aurreikuspenen arabera, 14:39an pasatuko dira herritik, etapako 66. kilometroan. Azkoititik helduko dira ziklistak, eta Urrestillako bidea hartuko dute, Urrestillatik Nuarbera joango dira, Nuarbetik Beizamara, hemendik Tolosara, eta Orio aldera.
|
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|