Inkestan galdera berria: "Joaten al zara herriko kirol taldeen partidak ikustera?"
KIROLA | uztarria.com |
2008/02/18
12:13
Webeko inkesta ataleko galdera aldatu egin du Uztarriak, eta hauxe da itaun
berria: “Joaten al zara herriko kirol taldeen partidak ikustera?” Herriko
zenbait kirol talde -Lagun Onak hirugarren mailan ari den gizonezkoen taldea
edota Lan Mobel Iraurgi Saskibaloi elkarteko taldea, esaterako- denboraldi ona egiten ari direla ikusita,
herritarrak bertako kirol taldeen partidak ikustera joaten al diren galdetu
dugu.
Aurreko galderan, “Tabernetako prezioen igoera gehiegizkoa dela iruditzen al
zaizu?” itaundu genuen. Jasotako
emaitzen arabera, %87,57k baietza erantzun dute eta %12,43ak ezetz.
|
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|