Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Di-da! »  557 gazte bildu zituen Ibilaldi Neurtuak

Di-da!

(uztarria.com)

Azpeitia di-da batean. Sarean topatutakoak, datuak, bitxikeriak... Albiste izatera iristen ez diren kontu txikiak.

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    557 gazte bildu zituen Ibilaldi Neurtuak

    Lagun Onak M.B. mendia | uztarria.com |  2007/03/13  17:48



    Eskolarteko XX. Mendi Lehiaketako Ibilaldi Neurtuan eskualdeko 557 gaztek hartu zuten parte. Izarraitz azpitik markatutako bi ibilbideetan zehar egin zen ibilaldi neurtua joan den larunbatean (martxoak 11). Goizeko 8:30etan abiatu ziren lehenengoak eta 09:15etan azkenak. 11:40 alderako bukatu zuten ibilbidea lehenengo taldeek eta azkenak 13:30etan heldu ziren Enparantza Nagusira, ibilbidearen amaierara.

    Eguraldi ezin hobea egin arren, antolatzaieleek ezin izan zuten Mendikutera eraman janaria, bidea lokaztuta zegoelako, eta Oranda Goikoa baserri inguruan eman zitzaien jaten parte hartzaileei.

    Kontrol guztiak sinatuta zituzten umeei "buff" bana eman zitzaien opari. Gazteei laguntzen 180 bat heldu ibili ziren.

    Partehartzaileen jatorria:
    - Zumaia 256 gazte
    - Zarautztarrak 140
    - Azkoitia 95
    - Azpeitia 46
    - Orio 15
    - Zestoa 5.


     

     

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak