Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Di-da! »  Txetxu Urbietaren saioa, Azkoititik

Di-da!

(uztarria.com)

Azpeitia di-da batean. Sarean topatutakoak, datuak, bitxikeriak... Albiste izatera iristen ez diren kontu txikiak.

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Txetxu Urbietaren saioa, Azkoititik

    Irratia Azkoitia | uztarria.com |  2006/10/19  18:00

    Larunbatean, urriaren 21ean, Azkoitiko Kontzejupetik egingo dute Euskadi Irratiko 'Hiru Erregeen Mahaia' kirol saioa, 'Jokin Ormaetxea Saria'-ren II. ekitaldia aitzakia hartuta.

    Txetxu Urbieta kazetari azpeitiarrak gidatzen duen saioa Azkoitian egitearen arrazoia "'Jokin Ormaetxea Saria' indartu nahi izatea eta irratsaioa jendearen aurrean egitea" dira. 16:00etan hasita, lau orduren bueltan, irratiko programa bat nola egiten den ikusteko aukera izango dute larunbatean Azkoitiko Kontzejupera joaten direnek.

    'Jokin Ormaetxea Saria' Euskal Herrian egiten diren lasterketetako txirrindulari euskaldunen sailkapenaren arabera erabakitzen da. Iaz, Aitor Osa txirrindulari itziartarrak jaso zuen saria. Aurten, berriz, Koldo Gil Saunier Duval taldeko txirrindulariak jasoko du. Sari-ematea 18:00etan izango da, eta bertan txirrindulari ugari bilduko dira. Txirrindularitzaz gain, beste hainbat gai jorratuko dituzte larunbateko saioan. "Jorge Oteizaren 'Zazpi frontoien' egitasmoaz, Azkoitiko pilota profesionalaren egoeraz eta Epsilon Euskadi eta Bat Formularen inguruan" hitz egingo dute besteak beste. Horretaz gain, irratsaioko kolaboratzaileek Atano XIII.aren aurka pilotan jokatuko dute. Horien artean izango da Iņaki Elortza kazetari azpeitiarra.

     

     

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak