Legen Beltza taldearen 'Dimension of Pain'
Musika, Legen Beltza | uztarria.com |
2006/05/19
12:36

Legen Beltza musika
taldeak 'Dimension of Pain' diska berria atera du. Aurretik lau lan
kaleratuta dituzte gazte azpeitiar hauek: 'Ziztu Bizian'(1999),
'Istoria triste bat' (2001), 'Insanity' (2003) eta 'Total Insanity'.
Orain diska berriarekin datoz, eta gustora dira. Hori esan dute
behintzat Angel Ruiz azpeitiarrak egin dien elkarrizketa batean. Diska
berria "agresibitate handikoa" dela diote taldekoek. 'Dimension of
Pain' Berrizko (Bizkaia) Lorenzo Records estudioetan grabatu zuten
2005eko abenduan.
|
1. Jarraitzaile bat - 2006-05-19 | 14:02
Azkenean! Azkenean bai!
Uztarrian Legen Beltzaren aipamen bat, badakit bai, aurreko diska atera zenean aipamena egin zenutela baiņan, lehengo urtean Festimaden, eta Lorca Rocken jo eta gero (Marylin Manson, Slayer, Iron Maiden...bezelako taldeekin)ez zenuten komentariorik egin.
Beste era bateko letrak balituzte kaso gehiago agian...
2. Aurrekoari - 2006-05-19 | 20:21
uztarria.com-ekoak ez dira gauza denetaz enteratzen, normala den bezala. Eta zorionez, uztarria.com-ek denentzat ateak zabalik dauzka, eta Legen Beltzakoen zaleek uztarria.com-en zerbait ateratzea nahi badute, webean idaztea besterik ez dute, aukera dute eta. Egon seguru Uztarriak publikatuko diela.
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|