Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Di-da! »  Jon Maiaren 'abueloak'-eta

Di-da!

(uztarria.com)

Azpeitia di-da batean. Sarean topatutakoak, datuak, bitxikeriak... Albiste izatera iristen ez diren kontu txikiak.

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Jon Maiaren 'abueloak'-eta

    Politika-Gizartea | uztarria.com |  2006/01/9  11:53

    Atzo (igandea) Jon Maiari egindako elkarrizketa zetorren 'Berria'-n, 'Riomundo' liburuaz. Oraintsu atera du liburu hori eta dagoeneko lehen edizioa agortu da. Espainiako Gerra aurreko borrokez, erbesteratzeaz, trantsizio garaiko langile mugimenduez, familia erdaldun bateko umea ikastolara eramateaz mintzo da liburuan, eta atzoko elkarrizketan ere bai. Eta, besteak beste, Loiola, eta Txiki eta Otaegi aipatu zituen atzo. "Gaur egun ezkerreko kontzientziarik ikusten duzu? (galdetu zion kazetariak). Ni gaur egungoan ez naiz sartzen liburuan. Franco hiltzean amaitzen da liburua. Herri honen arazoaren aurrean posizionatu beharra ikusi zuten (bere aiton-amonek —'abueloak' deitu ohi die—, osabek, gurasoek...), eta bi belaunaldi geroago hemen posizionatzean, zapalduenen bandoan jarri ziren, abertzaleen bandoan. Liburuan pasarte klabe bat dago, nire osaba PCEtik mugimendu abertzalera pasatzen denekoa. Juan Carlos printzea zenean Loiolara zetorrela eta kalera ateratzeko esan zien komiteak, ongietorria egiteko. Horrez gain, Txiki eta Otaegiren fusilaketa ere oso garrantzitsua izan zen jendearen kontzientzia pizteko... Hor abandonatu zuen nire osabak PCE". Garai erabakigarria izan zen, Maiaren ustez, hura: "Eta hor uste dut gertatu zela euskal gizartearen zatiketa: Estatuko bi indar nagusiek, PCEk eta PSOEk hartu zuten jarrera gakoa da: herri honen borrokari garai hartan bizkarra ematean, herri honen eskubideen aldeko borrokan ez sartzean, beren masa sozialak euskalduntasunetik kanpo utzi zituzten. Ez dakit asko esatea den, baina ikusi besterik ez dago haien masak ez direla euskaldunak. Eta oraindik ere ordaintzen ari gara: bi mundu daude eta tartean amildegi bat dago, politikoki eta sozialki".

     

     

    1.  Azpeitian - 2006-01-09 | 13:08
    Azpeitian ere gertatu zen horrelakorik, Extremaduratik eta alde hoietatik jende asko etorri zelako. Bilbon eta Bizkaiko Ezkerraldean jende horrek izan zuen giroa eta Azpeitian izan zutena desberdina izan zen, baina hala ere Azpeitian orduan etorritako asko ez dira euskaldundu. PSOEk gurean beren masa sozialak euskalduntasunetik kanpo utzi zituelako?...

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak