Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Di-da! »  Blog komunitatea zabalduz

Di-da!

(uztarria.com)

Azpeitia di-da batean. Sarean topatutakoak, datuak, bitxikeriak... Albiste izatera iristen ez diren kontu txikiak.

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Blog komunitatea zabalduz

    blogak | uztarria.com |  2005/11/24  14:04

    Hilabete pasatxo da uztarria.com-en blogak atala martxan dagoela. Hasieratik zortzi lagunek ekin zioten atal berrian. Honela, Alaitz Olaizola, Txetxu Urbieta, Estitxu Elduaien, Begoņa Elias, Nerea Aranguren, Iosu Badiola, Xabier Alday eta Xabier Gantzarin euren burutazioak idazten dituzten euren blogetan; Juan Joxe Agirrek, berriz, argazkiak erakusten ditu.

    Atal berri honekin Uztarriak herritarren parte-hartzea bilatu nahi izan du. Orain arteko emaitzak onak dira: webean irakurleen parte-hartzea oso handia delako eta bisitak igo egin direlako.

    Blogen atala martxan jartzean, Azpeitiko bloga komunitatea zabaltzeko asmoa zuela adierazi zuen Uztarriak, eta horretan ari da. Honela, hemendik aurrera blogari bat gehiago izango da uztarria.com/blogak atalean. Ainhoa Odriozola da bera. Ainhoa, urteetan aritu da uztarria aldizkarian zutabegile lanetan. Orain, ibilbide berria hasiko du webgunean. Hemendik aurrera, beraz, bederatzi izango dira www.uztarria/blogak atalean aurkitu daitezkeen blogak.

     

     

    1.  Uooooooo - 2005-11-24 | 14:08
    Zorionak Uztarriari!!! Zergatik?? Aatik!!! E Ainhoa!!!
    Suerte danoi

    2.  Kontuz!!!!! - 2005-11-24 | 14:52
    Aldayri sexua aldatu diozute, Xabiera?

    3.  Uztarria (bigarrenari) - 2005-11-24 | 15:19
    Idazketa akatsa izan da.
    Eskerrik asko

    Uztarria

    4.  Alaitz - 2005-11-25 | 15:25
    Barkauko diazue, baina , jo ta fuego, buruari bueltak ematen hastean behin edo blogean zer idatziko, ta nitaz ahaztu ez zarete ba! (kaR, KAR, kar! igual idaztetik librauko naiz...)

    5.  Uztarria - 2005-11-25 | 20:25
    Bai Alaitz, arrazoi duzu. Zuzendu dugu despistea.
    Barkatuko diguzu

    Uztarria

    6.  proposamen bat - 2005-11-27 | 10:19
    Aupa!
    Beno, nik proposamen txiki bat luzatu nahiko nuke. Ikaragarri gustatzen zait blog-en kontu hau eta egunean 10 aldiz edo sartzen naiz badaezpada ere nobedaderik egon al den begiratzera. Zerbaiten kexu izatekotan, honako honetaz kexatuko nintzateke. Orri printzipalean 3 azken blog-ak agertzen dira, eta nik uste dut horrekin beste guztiak inkonszienteki baztertu egiten ditugula. Fijatuta nago eta egia da "ezkutuan" geratzen diren blog-ei jendeak ez diela maiz erantzuten. Nire ustez hobe legoke azken 3 publikazioak bistaratzea baino, bakoitzat 5 egun edo irautea.
    Ez dakit nire proposamena onartuko duzuen, baino kontutan hartzen baduzue, ni konforme!
    Ongi segi!

    7.  uztarriak, aurrekoari - 2005-11-28 | 09:05
    Eskerrik asko proposamenagatik. Ez zara antzeko zerbait eskatzen digun aurrena, eta aztertuko dugu, bai.

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak