Pako Aristiren mailua
literatura kritikak idazleak aristi | uztarria.com |
2005/11/9
13:23
Pako Aristiren "Note book" liburuaren kritika egin zuen Maider Ziaurrizek atzoko Berrian. Urriaren 18an aurkeztu zuen Aristik bere liburu berria. Hona hemen kritika hortako pasarte batzuk:
"Mailuka etorri zaigu berriz ere Aristi, azken liburuetan egin duen
bezala."
"Eta hitza du gizartea kolpatzeko mailu, behinola tarte honetan
bertan Gauza txikien liburua-ri buruz esan bezala. Horretarako, ordea,
gauzak erraztu behar zaizkio irakurleari, eta erretolikak saihestu."
"Eta esango nuke liburutik liburura gero eta fikzio gutxiago
dagoela, eta iritzia eta eguneroko kontu txikiak, berriz, gero eta
gehiago. Bestela esanda: literatura gero eta ezkutuago eta mailua
ageriago dagoela."
"Literatura eta gai aldetik, beraz, ez du ezer berririk ekarri, baina
idazlearen zintzotasun eta gizartearekiko konpromisoa aurkituko ditu,
berriz ere, irakurleak."
Liburuaren informazio gehiago, Erein argitaletxearen webgunean.
|
1. Iņaki Odriozola - 2005-11-09 | 15:19
"Eta esango nuke liburutik liburura gero eta fikzio gutxiago dagoela, eta iritzia eta eguneroko kontu txikiak, berriz, gero eta gehiago. Bestela esanda: literatura gero eta ezkutuago eta mailua ageriago dagoela" esan du kritikoak. Eta ados nago. Eta niri Pako hori gehiago gustatzen zait.
2. Andres - 2005-11-09 | 19:12
Niri, berriz, azken hiru liburuetako Pako oso-oso errepikakorra egin zait. Hiru liburuetan gauza berdintsuak esaten ditu. Libreta Horiko Poemak salbatzen da, baina gainerako biak haren kopia baino ez direla iruditu zait. Nik askoz nahiago Pako Urregile hura.
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|