Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 30,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Di-da!

Di-da!

(uztarria.com)

Azpeitia di-da batean. Sarean topatutakoak, datuak, bitxikeriak... Albiste izatera iristen ez diren kontu txikiak.

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Mikel Labakaren nahia

    KIROLA | uztarria.com |  2008/07/29  11:36

    Mikel Labaka (Realeko jokalaria): "Oso erraza da gauzak ondo doazenean harmonia izatea baina une honetan frogatuko dugu talde ona daukagula eta harmonia dagoela. Taldeak ez du hutsik egongo".

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Patxi Zeberiori saria tokatu baina...

    BESTERIK | uztarria.com |  2008/07/21  10:55

    Patxi Zeberio erremonteko jokalariari tokatu zitzaion lehengo ostiralean Azpeitian Izarraitz Igeriketa Elkartearen zozketa: San Inazio eguneko eta bigarrengoko zezenketetako sarrerak, onak. Zeberiori ez gustatzen zezenak, eta saria dirutan jasotzea eskatu zuen, ostiralean bertan. Eman zioten. Kontua da hurrengo egunean Euskadi Irratian broma artean horrekin ibili zirela kirola sailekoak, 'Hiru Erregeen Mahaia' saioan. Zeberio bera elkarrizkatu zuten. "Nik ez dakit zer pasatu den, baina denek jakin dute, eta denei ari naiz esaten afarira gonbidatuko ditudala". Kontua da aipatutako irratsaioko kazetarietako bi azpeitiarrak direla —Txetxu Urbieta eta Iñaki Elortza—, eta...

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    'Haizea alde baita', logo bila

    Herri Urrats, ikastolen aldeko festa | uztarria.com |  2008/07/18  11:55

    Datorren urteko maiatzaren 10ean ospatuko dute Herri Urrats Senperen. 26. edizioa izango da datorrena eta dagoeneko festa antolatzen hasita daude. Aukeratu dute dagoeneko leloa: ‘Haizea alde baita’, eta orain, logoa aukeratzeko lehiaketa abian jarri dute.

    Aurreko urtean ere lehiaketa bidez aukeratu zuten Herri Urratseko logoa eta azpeitiar batek irabazi zuen, Iñaki Martinez diseinatzaileak egindako barraskiloa izan zen iaz Iparraldeko Ikastolen aldeko festaren ikurra.

     

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Inkestan galdera berria: "Krisia bizitzen ari garela uste al duzu?"

    Uztarria.com-eko inkesta | uztarria.com |  2008/07/17  11:09

    Webeko inkesta ataleko galdera aldatu egin du Uztarriak, eta hauxe da itaun berria: Krisia bizitzen ari garela uste al duzu? Azkenaldian askoren ahotan dabilen hitza da “krisia”. Hitz horren erabileraren dimentsio esajeratuaz ere entzun ditugu hainbat.  Jendeari krisia bizitzen ari ote garen galdetu diogu.  

    Aurreko galdera, “nola joaten zara hondartzara?”, galdetu genuen. Jasotako emaitzen arabera, %68,7 kotxez joaten da, %6,09 autobusez, %1,74 erantzun du motoz joaten dela eta %23,48k, berriz, ez dela hondartzara joaten erantzun du.  

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Dionisio Aranzadiri agurra Loiolan

    Euskara | uztarria.com |  2008/07/16  10:51

    Joan den igandean hil zen Dionisio Aranzadi segurarra. Deustuko Unibertsitateko errektorea izan zen 1977tik 1986ra bitartean. Euskara errektoreordea ere izan zen. Aranzadi kargu horretan zegoela eman zituen Deustoko Unibertsitateak euskararen aldeko lehen pausoak, orduan sortu baitzen Euskal Filologia lizentziatura. Atzo, asteartea, Loiolan agurtu zuten segurarra, Loiolako basilikan egin baitzuten haren aldeko hileta elizkizuna.

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Albiste zaharragoak »»

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak