Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 17,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Di-da!

Di-da!

(uztarria.com)

Azpeitia di-da batean. Sarean topatutakoak, datuak, bitxikeriak... Albiste izatera iristen ez diren kontu txikiak.

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Fredi Paiaren 'Behin batian Loiolan'

    Politika | uztarria.com |  Gaur 2008/05/17  18:55

    Fredi Paiak atzo (ostirala) Berria egunkarian, asteroko bere iritzi artikuluan:

    Behin batian Loiolan

    Behin batian Loiolan, bake garaia zan. Hantxe ikusi nuen hitzarmen bat plazan, Lizarra baino ere arinago dantzan. Huraxe bai polita, han politika zan. Esan nion redio! senti nuen gisan, alderdien mahaia nahi nuela izan. Erantzun zidan ezik, tregua har nezan, adituko zidala zer nahi nion esan. Aurkitu ginanian txakur gabe jiran, burkideak oroitu arazi zizkidan. Kontatuko dizuet guztia segidan, zer esan nion eta nola erantzun zidan:

    Herri zaharra gera, zaharra guztiz ai! Baina horrela baino hobe da ezkongai. Utzi erabakitzen, esan zaidazu bai.

    Inperioa hautsi? Ni zurekin jai-jai.

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Labakaren 100. partida

    KIROLA | uztarria.com |  2008/05/16  10:21

    Mikel Labaka futbolariak Realeko talde nagusiarekin 100. partida jokatuko du larunbat honetan (18:30, Reala-Granada 74), baldin eta minutu batzuetan aritzen bada. 2004ko urriaren 24an jokatu zuen hark bere aurreneko partida Realeko lehen taldean eta, harrezkero, 99 alditan aritu da. “Oraindik partidak jokatzen segitzea nahiko nuke”, dio defentsa azpeitiarrak, "eta ea (Espainiako) Lehen Mailan izaten den”. Azkeneko neurketetan titular dabil.

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    'Euskal Herriak Askatasuna behar du!' adierazpena

    Presoak | uztarria.com |  2008/05/15  13:38

    Beste 1.500 lagunekin batera, Mikel Aranburu, Pako Aristi, Mikel Labaka, Alfonso Etxeberria, Jose Luis Otamendi eta Jokin Uranga azpeitiarrek Euskal Herriak Askatasuna behar du! adierazpena sinatu dute —Xarlo Etxezaharreta hazpandarrak eta Haimar Irigoien errezildarrak ere bai—, eta dei egin dute larunbat honetan Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aurkako epaiketa salatzeko egingo den manifestaziora azaltzeko; Bilbon izango da, 17:30etik.

    Inputatuei babesa adierazteko eta horien lana "delitu" ez dela azpimarratzeko aurkeztu zuten lehengo zapatuan Euskal Herriak Askatasuna behar du! adierazpena, Donostian.

    "Dispertsioa salatzea ez da delitua, tortura salatzea ez da delitua, errepresioa salatzea eta pertsonen eskubideak babestea ez da delitua, elkartasuna ez da delitua, preso, iheslari eta beren senitartekoak lagundu eta babestea ez da delitua", esan du Fito Rodiguez EHUko irakaleak, manifestua leitzean. "Dispertsio eta muturreko neurriek osatzen duten salbuespen egoera da delitua, torturatzea eta tortura ahalbidetzen duen tresneria hori guztia da delitua, (Espainiako eta Frantziako) estatuen biolentzia eta eskubide urraketa dira delituak, presoak-eta hondoratzeko eta zatitzeko helburuarekin burutzen diren jazarpen, eraso eta eskubide urraketa horiek guztiak dira delitua...", dio adierazpenak.

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Inkestan galdera berria

    Uztarria.com-eko inkesta | uztarria.com |  2008/05/14  10:43

    Webeko inkesta ataleko galdera aldatu egin du Uztarriak, eta hauxe da itaun berria: “Lortuko al du Lagun Onak-ek Gernikari irabazi eta igoera postua jokatzera sailkatzea?”. Larunbatean 18:00etan jokatuko du Espainiako Hirugarren Mailako Lagun Onak Azpeitiko futbol taldeak Gernikaren kontrako partida. Partida hori irabazten badu, maila igoera jokatzera sailkatuko da Azpeitiko futbol taldea.

    Aurreko galderan, “Xoxoteko Egunera joan behar al duzu?” galdetu genuen. Jasotako emaitzen arabera, %42,01ek baiezkoa erantzun zuen. Aldiz, %57,99ak ezetz erantzun zuen.

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Asteburuko kirol emaitzak

    KIROLA | uztarria.com |  2008/05/12  18:12

    Gizonezkoen Hirugarren Maila

    Lagun Onak 3

    Zamudio 2

    Sailkapena:

    1. Portugalete. 69 puntu. Hogei partida irabazi, bederatzi berdindu eta zortzi galdu.

    2. Basconia. 65 puntu. Hamazazpi irabazi, hamalau galdu eta sei berdindu.

    3. Zamudio. 65 puntu. Hemeretzi irabazi, zortzi galdu eta hamar berdindu.

    4. Gernika. 65 puntu. Hemeretzi irabazi, zortzi berdindu eta hamar galdu.

    5. Amurrio. 64 puntu. Hamazazpi irabazi, hamahiru berdindu eta zazpi galdu.

    6. Lagun Onak. 63puntu. Hamazortzi irabazi, bederatzi berdindu eta hamar galdu.

                                   ...

    20.Vitoria.23 puntu.Bostu partida irabazi, zortzi berdindu eta hogeitabat galdu.


    Hurrengo jardunaldia (38.):

    Etxean jokatuko du Lagun Onak-ek datorren larunbatean, maiatzaren 17an, Gernikaren aurka 18:00etan


    Emakumezkoen Liga Nazionala (apirilaren 19an jokatua)

    Lagun Onak 1

    Ejea 1


    Kadeteen Lehenengo Maila. Igoera fasea

    Lagun 0nak 6

    Behobia 2


    Infantilen Ohorezko Liga. Txapeldun fasea.

    Lagun Onak 3

    Sanse 3


    SASKIBALOIA

    EBA liga:

    Lan Mobel ISB 72

    Ciudad de Ponferrada 66

    Sailkapena:

    1.Domo Oviedo. 25 partida irabazi eta 5 galdu.

    6.Lan Mobel ISB. 18 partida irabazi eta 12 galdu.

    16. Recinor San Rosendo. 6 partida irabazi eta 24 galdu.


    ISB ko emaitzak:

    Errotaundi ISB 76

    La Salle 71

    Lasao Altzariak 70

    BKL 48

    Izarraitz Inmobiliaria 57

    Bera Bera Kursal 42

    Caldereria Zaher 82

    Zarautz 49

    Sein Mutilak 46

    Hernani 45

    Sein Neskak 32

    Bera Bera Gros 68

    GSB Acero 40

    Hernani 30

    Epi Kristaldegia 59

    Easo Haitza 34

    Ikasi 40

    Zarautz 38

    Ipar   Project 61

    Ekintza 15

    Iragaz 66

    Ordizia 36


    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Albiste zaharragoak »»

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak