Uztarria.com: Blogak
Labakaren 100. partida
Mikel Labaka futbolariak Realeko talde
'Euskal Herriak Askatasuna behar du!' adierazpena
Beste 1.500 lagunekin batera, Mikel Aranburu, Pako Aristi, Mikel Labaka, Alfonso Etxeberria, Jose Luis Otamendi eta Jokin Uranga azpeitiarrek Euskal Herriak Askatasuna behar du! adierazpena sinatu dute —Xarlo Etxezaharreta hazpandarrak eta Haimar Irigoien errezildarrak ere bai—, eta dei egin dute larunbat honetan Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aurkako epaiketa salatzeko egingo den manifestaziora azaltzeko; Bilbon izango da, 17:30etik.
Inputatuei babesa adierazteko eta horien lana "delitu" ez dela azpimarratzeko aurkeztu zuten lehengo zapatuan Euskal Herriak Askatasuna behar du! adierazpena, Donostian.
"Dispertsioa salatzea ez da delitua, tortura salatzea ez da delitua, errepresioa salatzea eta pertsonen eskubideak babestea ez da delitua, elkartasuna ez da delitua, preso, iheslari eta beren senitartekoak lagundu eta babestea ez da delitua", esan du Fito Rodiguez EHUko irakaleak, manifestua leitzean. "Dispertsio eta muturreko neurriek osatzen duten salbuespen egoera da delitua, torturatzea eta tortura ahalbidetzen duen tresneria hori guztia da delitua, (Espainiako eta Frantziako) estatuen biolentzia eta eskubide urraketa dira delituak, presoak-eta hondoratzeko eta zatitzeko helburuarekin burutzen diren jazarpen, eraso eta eskubide urraketa horiek guztiak dira delitua...", dio adierazpenak.
etika politika
etika politika
saltsa mozioa
hilketa gorrotoa
mina akzioa
bengantza justizia
plana traizioa
loiola gaitzespena
konstituzioa
abaildura nekea
amorrazioa
Inkestan galdera berria
Webeko inkesta ataleko galdera aldatu egin du
Uztarriak, eta hauxe da itaun berria: “Lortuko al du Lagun Onak-ek Gernikari
irabazi eta igoera postua jokatzera sailkatzea?”. Larunbatean 18:00etan jokatuko
du Espainiako Hirugarren Mailako Lagun Onak Azpeitiko futbol taldeak Gernikaren
kontrako partida. Partida hori irabazten badu, maila igoera jokatzera
sailkatuko da Azpeitiko futbol taldea.
Aurreko galderan, “Xoxoteko Egunera joan
behar al duzu?” galdetu genuen. Jasotako emaitzen arabera, %42,01ek baiezkoa
erantzun zuen. Aldiz, %57,99ak ezetz erantzun zuen.
Azpeititik Palestinara elkartasuna!!! Israel-i boikota!!!
Datorren maiatzaren 15ean Palestinako biztanleek beraien
historian izandako egunik gogorrenetako bat gogoratuko dute. NAKBA-ren 60.
urteurrena beteko da, Israel-go estatu sionista sortu eta Palestinarren
kontrako sarraskiaren hasiera hain zuzen ere.
1948an
750.000 palestinar bere etxe eta lurretatik bota zituzten, herritarren %60
hain zuzen ere, eta Cisjordania eta Gazako errefuxiatuen kanpamenduak
sortu beharrean aurkitu ziren. Gaur egun 4 milloi palestinar bizi dira errefuxiatu gune hauetan.
(Euskal Herriko biztanleria baino gehiago)
1948an
500 herri palestinar deuseztatu
zituzten. (Gipuzkoako udalerri kopurua baino 5 aldiz gehiago)
Jerusalem-etik
gertu dagoen 600 biztanletako herri batean 60-170 zibil artean hil zituzten egun batean.
(emakumeak hil aurretik bortxatuak izan ziren)
1500 biztanletako beste herri batean
ehunka lagun hil zituzten momentuan bertan 10eko taldetan banatuta. 230 gorpu aurkitu ziren.
NAKBA-ren
60. urteurrenean oraindik 58
errefuxiatu eremu daude eta oso baldintza kaxkarretan bizi diren 4 milloi lagun.
Beach-ko
errefuxiatu eremuan 80.000
pertsona bizi dira kilometro karratu batean. (Azpeitian 5.600.000
pertsona bizitzea bezala da)
Errefuxiatu gune hauetan
etengabeak dira ejertzito israeldarraren bonbardaketak. Gauero sartzen dira
tankeekin etxeak bota edo bertako palestinarrak atxilotzera. Argindarra et aura
mozten dizkiote edozein unetan. Janariak sartzea galerazi etab. Orain dela 60
urte hasitako sarraskiak bere hortan dirau!
Geroztik sinatu diren bake
akordio faltsu guztietan ez dira errefuxiatuak aipatu ere egiten. Nazio batuen
erakundeak urteetan zehar hartu dituen konpromisoak ez ditu inondik inora ere
bete. Estatu palestinarrari zegozkion lurrak Israeldarrek okupatzen jarraitzen
dituzte, egunero palestinarren artean hildakoak, atxilotuak eta bizi baldintza
jasangaitzak mantenduz . 700 kilometroko harresiarekin inguratu nahi dituzte
kartzela erraldoi batean sartuz.
Juduak ez direnak 2. mailako
herritar kontsideratzen dituen estatu arrazista bat ezarri dute eta Europak ez
du honen aurrean ezer egiten. Horregatik Palestinatik datorkigun eskaera da produktu israeldarrei BOIKOT-a
egitea. Israel-ek bere estatuaren zilegitasuna aldarrikatzen du edozein kirol
ekimen edo kulturaletan, hortarako dirutza ugari bideratzen dituelarik. Estatu
israeldarra estatu terrorista bat da, inolako zilegitasunik gabe sortua,
NAKBA-ren bidez ezarria.  Palestinari
gure elkartasuna luzatu behar diogu estatu israeldarraren aurkako BOIKOT
kanpaina honen bidez bere zilegitasuna ukatuz.
PALESTINAREKIN ELKARTASUNA
ISRAEL-I BOIKOTA!!!
KONTZENTRAZIOA MAIATZAREN 15EAN
Asteburuko kirol emaitzak
Gizonezkoen Hirugarren Maila
Lagun Onak 3
Zamudio 2
Sailkapena:
1. Portugalete. 69 puntu. Hogei partida irabazi, bederatzi berdindu eta zortzi galdu.
2. Basconia. 65 puntu. Hamazazpi irabazi, hamalau galdu eta sei berdindu.
3. Zamudio. 65 puntu. Hemeretzi irabazi, zortzi galdu eta hamar berdindu.
4. Gernika. 65 puntu. Hemeretzi irabazi, zortzi berdindu eta hamar galdu.
5. Amurrio. 64 puntu. Hamazazpi irabazi, hamahiru berdindu eta zazpi galdu.
6. Lagun Onak. 63puntu. Hamazortzi irabazi, bederatzi berdindu eta hamar galdu.
20.Vitoria.23 puntu.Bostu partida irabazi, zortzi berdindu eta hogeitabat galdu.
Hurrengo jardunaldia (38.):
Etxean jokatuko du Lagun Onak-ek datorren larunbatean, maiatzaren 17an, Gernikaren aurka 18:00etan
Emakumezkoen Liga Nazionala (apirilaren 19an jokatua)
Lagun Onak 1
Ejea 1
Kadeteen Lehenengo Maila. Igoera fasea
Lagun 0nak 6
Behobia 2
Infantilen Ohorezko Liga. Txapeldun fasea.
Lagun Onak 3
Sanse 3
SASKIBALOIA
EBA liga:
Lan Mobel ISB 72
Ciudad de Ponferrada 66
Sailkapena:
1.Domo Oviedo. 25 partida irabazi eta 5 galdu.
6.Lan Mobel ISB. 18 partida irabazi eta 12 galdu.
16. Recinor San Rosendo. 6 partida irabazi eta 24 galdu.
ISB ko emaitzak:
Errotaundi ISB 76
La Salle 71
Lasao Altzariak 70
BKL 48
Izarraitz Inmobiliaria 57
Bera Bera Kursal 42
Caldereria Zaher 82
Zarautz 49
Sein Mutilak 46
Hernani 45
Sein Neskak 32
Bera Bera Gros 68
GSB Acero 40
Hernani 30
Epi Kristaldegia 59
Easo Haitza 34
Ikasi 40
Zarautz 38
Ipar    Project 61
Ekintza 15
Iragaz 66
Ordizia 36
Blog berria uztarria.com-en: Sanjuandegiko Festa Batzordea
Uztarria.com-eko blog komunitatea handitzen doa. Hala, Sanjuandegiko festen harira, Sanjuandegiko Festa Batzordekoek bloga sortu dute uztarria.com-en.
Uztarriaren asmoa hasieratik herritarren parte-hartzea izan da eta
jendearen iritziak jasotzeko gune bihurtu nahi ditu blogak ere.
Zuk ere blogari izan nahi? Uztarriara idatzi, deitu edo etorri besterik ez duzu egin behar. Animo!
Biterreoa
Aratz-Errekako festak laster izango dira eta, hilaren 15ean, San Isidro egunez, 12:00etan ekimen berezi bat egingo dute: "Biterreoa". Hala jartzen du haien egitarauan (ikusi uztarria.com-eko agendan). Ekimen sinpatikoa. Mami-jana ere izango dute.
Al aguazil....
"Al aguazil, al aguazil, hay ke kortarle hay ke kortarle..." Majina bat aldiz abestu diegu kantu hori Tuli, Pastor eta konpainiei. Umetako kontuak dira, bai, baina hain umeak ez ginenekoak ere bai. Aguazil hitza hitzetik hortzera erabiltzen dudala esan zidan lehengoan irratian batek, eta hitz horrek frankismo garaiko pertsonai bat ekartzen ziola burura.
Ez ba. Nire kasuan guztiz kontrakoa gertatzen da. Aguazilak garai bateko udaltzainak ziren, gaina egungoak baino "entrañableagoak". Herrikoak, herritarrekin harreman zuzenagoak zutenak. Errieta egiten zizuten autoa gaizki aparkatuta zenuenean, aldrebeskeria bat eginez gero ere abixua ematen zizuten, eta maniobraren bat gaizki eginez gero kotxeko kapotan "ttak-ttak" jo eta "hori zein den eiñ, e!", esaten zizuten. Astunak ziren, bai, eta askotan multa jarri gabe ezin izaten zenien ihes egin, baina beno, traturako behintzat "familiarragoak" ziren.
Egungoak ez dira aguazilak. Udaltzainak dira, munizipalak. Azpeitiarrak, hiru edo lau bakarrik, beste guztiak nondik etortzen diren arrastorik ez. Autoren bat gaizki aparkatuta dagoela ikusi eta abixua ematen dutenak ia inorrez, eta ixil-ixilik inori ezer galdetu gabe multa jartzen dutenak ia guztiak. Bufff... konparazioak ez dira egokiak izaten, baina "poliziartuta" daudela esango nuke. Fisikoki ere konparatu besterik ez dago: gazteak, gorputz sendokoak eta landutakoa! Tokitan gelditu dira garai bateko txilbor borobildunak... Herrian disziplina bat jartzeko autoritate pixkat behar dela, bale, baina hortik azpeitiar normal baten gainetik daudela sinestea ere... munizipal horietako batek niri iaz esan zidan bezala: "kontra egiten hasten bazara Ertzainei deituko diet, puntuak kenduko dizkizut, eta autoritateari aurre egiteagatik isuna jarriko dizut". Eta hori guztia autoa doblefilan utzi eta une batean denda batetik sartu ertena egin nuelako. En fin...
Denak ez dira berdinak eta ezin dira zaku berean sartu, baina dioss, aguazilen falta dudala onartu behar dut. Oraingoei ere gustura abestuko nieke "al aguazil, al aguazil, hay ke kortarle hay ke kortarle..." baina seguru abestia ezagutu ere ez dutela egiten. Gainera, autoritateari aurre egiteak egun ekar dezaken kostua kontuan hartuta, barrutik kantatuta hobe!
Bardeak I