Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Begońa Elias

Begońa Elias

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Gaia: prentsa,

    ««Itzuli blog osora

    Jaurlaritzako Kultura Sailak hitzipe laga nau

    Euskarazko prentsa, tokiko prentsa | Begońa Elias |  2006/06/5  11:44

    Bai, hitzik gabe laga nau, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren azkeneko erabakiak.

    Dagoeneko jakinaren gainean egongo zarete, baina ez dago gaizki gogoratzea sail honek egin duen hanka sartzea edo itxuragabekeria.

    Gainera lotsa gutxirekin: gaztelerazko egunkarien euskarazko gehigarrientzat 507.650 € diru-partida ezarri duten bitartean, tokiko prentsarentzat 322.000 € bakarrik bideratu ditu. Ia-ia doblea, alajaina, erdarazkoentzat. Euskarazko prentsa saritu beharrean, justu alderantziz egin du.

    Dagoeneko kailuak eginda gaude horrelako notiziak irakurtzen. Izan ere, Eusko Jaurlaritza aspaldi dabil berari enbarazu egiten dien zenbait egunkari ito nahian.

    Urruti joan gabe, orain dela egun batzuk irakurri nuen “Gara”-n Eusko Jaurlaritza egunkari horri egiten ari zaion boikota: tokatzen zaiona baino publizitate instituzional gutxiago jasotzen du, zehazki %33 gutxiago. Eta gauza berdina egiten dute Diputazio, Udal eta hainbat instituziok, eta kasu batzuetan erabateko boikota.

    Adibide moduan, “Deia”-ri Bizkaian publizitate instituzionalaren %18a tokatzen bazaio, %45,7 jasotzen du. Eta bien bitartean “Gara”-ri %11 tokatu arren, %3,2 jasotzen ari da. Eta Gipuzkoan, nahiz eta Gara izan gehien irakurtzen den bigarrengo egunkaria, Diputazioak hori ez du kontuan hartzen, eta iragarkiak banatzeko orduan laugarrengo lekura eramaten du.

    Eta horrelako milaka adibide. Hori da beti egiten dutena, batzuek babestu eta beste batzuk izorratu. Hori egin zuten behintzat “Egin” itxi zutenean, atzamarrik ez zuten mugitu. Alderantziz, eskuak igurtzi, pentsatuz etsai bat gutxiago zeukatela.

    Horregatik, ez naiz batere harritzen orain “Hitza”-ri egin diotenaz. Badakite ederki asko egunero 50.000 ale banatzen dituela, eta 100.000 lagun ipini dituela egunero euskaraz irakurtzen. Baina hauei bost axola, ez baitaude ohituta esfortzu txiki bat ere egiten, hauek ez baitakite gabezi handiarekin lana egitea zer den. Horregatik ez dute aintzat hartzen zortzi orrialde horien atzean nolako esfortzua eta ahalegina dagoen. Baina, euskararen normalizazioa lortzea nahi badute, horrelako itxuragabekeriak egiteari utzi egin beharko diote.

    Eskailerak igotzeko eta jaisteko direla entzun izan dugu beti. Ba ni desiratzen nago momentu honetan boterean dauden mandamas hauek barreneko eskaileran ikusteko. Ia noiz edo noiz lortzen dugun, egiten ari direna egiteko, etxean gelditzen badira askoz hobe.

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak