Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Begoņa Elias

Begoņa Elias

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Gaia: dekretua

    ««Itzuli blog osora

    Isilean egon diren biktimak

    280/2002 dekretua | Begoņa Elias |  2006/06/19  08:04

    Azpeitian, Euskalerria osoan bezala, famili gehienetan izan ditugu frankismoaren biktimak. Gerran gudari moduan borrokatu zutenak, trabajadoreetan, heriotza-zigorrak, espetxeak eta era guztietako sufrimenduak jasan izan zituztenak.

    Eta 66 urte pasa ostean, egin zutena eskertzeko eta konpentsatzeko, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak, 280/2002 dekretua onartu zuen, bertan, prestazio ekonomikoak emateko asmoa agertu zuten.

    Horretarako, ordea, eskabide-orriarekin batera, derrigorrezkoa zen ziurtagiri bat kartzelan edo trabajadoreetan egon zela egiaztatzen zuena, eta hemen zegoen arazo nagusia.

    Neuk hurbiletik ezagutu ditut famili batzuek izan dituzten zailtasunak paper horiek inguratzeko. Bi gutun bidali nituen Guadalajarako artxibora ziurtagiriak eskatzeko, eta halako batean iritsi zitzaigun erantzuna, alegia, ezer ez zela azaltzen. Eta hemen hasten da kalbarioa, inork ez zaitu informatzen, telefono batera deitzen duzu eta beste batera deitzeko esaten dizue, azkenean ezer ez argitzeko. Eta, horrela ibili dira hainbat famili gero Madrazoren sailetik gutun labur bat, espero ez zuten erantzun batekin hartzeko, alegia, ezin zaiela eskabidea egin, orri garrantzitsuena falta delako.

    Pentsa, 6151 eskaera atzera bota zituzten beraiek eskatzen zituzten baldintzak betetzen ez zituztelako.

    Antza, elkarte batzuk ipiniak dituzte hainbat errekurtso, baina, bien bitartean, eskaerak egin dituzten pertsona horiek hiltzen ari dira. Azkena, larunbatean lurperatu zuten Azkoitian, 88 urteko gizon jator bat, <<Irrintzi>> batailoiko gudaria izandakoa zen. Hau ere, Jaurlaritzaren burokrazi zentzugabeko horren biktima izan da. Eskatzen zituzten baldintza denak betetzen zituen: gutxienez sei hilabete espetxean pasatakoa izan behar zen, eta Tomasek ederki beteta zeukan baldintza hori, hiru urte pasa bai zituen. Baina, denbora asko kosta zitzaion eskatzen zituzten ziurtagiriak biltzea, halere bidalita zituen paper denak. Baina, alferrik izan da, hemengo erakundeak denbora asko galtzen dute zenbait gauza bideratzen, eta Jaurlaritzako burokrazi madarikatu horri esker indemnizaioa kobratu gabe hil da. 

    Eta hau da, Eusko Jaurlaritzak gudariei eta bere senideei eman dien eskerra, gozokia erakutsi eta gero ezkutatu.     

    Lotura zuzena  |  3 erantzun. Azkena: 2.ai | 2006-06-20 | 14:31

     

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak