Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Begoña Elias

Begoña Elias

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Gaia: Ura

    ««Itzuli blog osora

    Azpeitiko ura urrearen prezioan

    Ura | Begoña Elias |  2006/05/8  12:28

    Agian pixka bat gehiegitu  egin dut izenburuarekin, baina, ez pentsa oso urrun nabilenik.

    Hori da, behintzat, pentsatzen dudana, hiru hilabetetik behin uraren errezibua iristen zaidanean.

    Inoiz erreparatu al zarete uraren errezibua aztertzen?. Ez, ez da erraza ulertzea, hainbeste zenbaki eta kontzeptu ekartzen dituelako, baina, niri aspaldi eman zidan atentzioa ordaintzen nituen fakturak ikusita.

    Eta pazientzia pixka batekin hasi nintzen aztertzen, eta, non ohartzen naizen, Azpeitiko Udalak, denentzat,  kuota minimo bat daukala ipinita,  30 m3koa, eta horren kostua 21,60€ dela.

    Hau da, bost axola Udalari, 8,10,12  edo 20 m3 gastatzen badituzu, azkenean 30m3 ordainduko dituzulako.

    Demagun, etxe batean, lagun bat edo bi bizi direla, hauen, uraren kontsumoa, normalean, Udalak erabakitako kuota minimotik, oso urrun gelditzen da, eta zergatik ordaindu behar dute kontsumitu ez dutena?.

    Saiatu naiz inguruko herrietako uraren prezioaren datuak biltzen, eta jasotako informazioan ikusi dut, inon ez dutela guk daukagun kuota minimo hori ordaintzen, kontsumitutakoa baizik.

    Eta, nire ustez hau da justuena. Ez dakit, Udalak,  zer irizpide jarraitu duen, uraren tarifak aplikatzerakoan, baina, injustizi izugarria iruditzen zait egiten ari dena.

    Gainera, ez al dugu ba beti entzun, ura ez dela alperrik galdu behar?, ba, filosofi honekin, Azpeitiko Udalak, justu, hori egitera bultzatzen gaitu, izan ere, gastatu edo ez gastatu larrutik ordaintzen dugulako.

    Hiru lekutako ur errezibuak ikertu ditut, Donostia, Zestoa eta Azpeitikoak, konparaketa egiteko, zerga guztiak, ( iva+kanona+estolda), barneratuta.

    Adibide moduan, etxebizitza batean,  pertsona batek (8 m3), birek ( 18 m3) eta hiru edo laurek ( 30m3), ur kontsumitzen dituztela kontuan hartuta egin ditut kalkuluak, eta ikusiko duzue zer diferentzi dagoen herri batetik bestera.

                                                8 m3               18 m3    30 m3

    Donostia

     15, 30 €

     19, 70 €   

    27, 20 €

    Zestoa

     14, 90 €

     20, 20 €

    26, 60 €

    Azpeitia

     31, 60 €

     31, 60 €

    31, 60 €

    Hau ikusita konklusio batera ailegatu naiz, gu garela inguruko tontoenak, urtegia bertan eduki arren, geuk ordaintzen dugulako gehien. 

    Lotura zuzena  |  11 erantzun. Azkena: ingurugiroa | 2006-05-15 | 18:20

     

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak