Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Begoņa Elias

Begoņa Elias

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Gaia: Teknologia

    ««Itzuli blog osora

    Teknologiarik gabeko mundua?

    Teknologia | Begoņa Elias |  2005/12/1  14:00

    Oso artikulu interesgarria irakurri berria dut, pentsatu dut zuei komentatzea ia zer iruditzen zaizuen

    Honela dio: Imajinatu ezazu goizean esnatzen zarela lanera joateko. Berandu da, zure irrati-esnagailuak arazo arraro batengatik ez duela txirrina jo, gosaldu bitartean, irratia piztu duzu eta mutu dago, telebista piztu eta ez du funtzionatzen, ordenagailuak ere ez, eta horrela etxean dituzun tramankulu guztiak. Bukaeran, galdera hau egiten du: Imajinatzen al duzu, nola izango litzaken teknologiarik gabeko mundu batean bizitzea, gaur egun premiazkoak bihurtu zaizkigun tramankulu horiek gabe?

    Ba, egia esan, neure zalantzak dauzkat. Ez dakit gaizki edo ondo ohitu naizen, baina zeharo aldatu beharko nuke nire bizimodua eta ez dakit asmatuko nukeen gaur egun ditudan aurrerapen horiek gabe.

    Askotan, pentsatzen jartzen naiz eta neure buruari galdetzen diot nola demontre moldatzen ziren gure guraso eta aiton-amonek orain dauzkagun aurrerapenik gabe. Orain, etxeak trastez josita dauzkagu eta halere egun batzutan ezin ailegatu ezertara, denborari aurre egitea nahi izaten diogulako eta azkenean hala bukatzen dugu estresak jota.

    Baina, zer esaten ari naiz, neuk ere ezagutu ditut Teknologi gutxiko garaiak eta aurrera irten genuen.

    Ura, ekonomikak ondoan zeukan depositoan berotzen genuen, berogailurik ez geneukan, baina, labeak egiten zigun horren funtzioa,  atea ireki eta bertara arrimatzen genituen gure zapatila “ bambak” , batzutan kea dariola ateratzen genituen labetik, baina hankak ondo berotuta. Ekonomikak bazuen beste funtzio bat,  errelekua, hara botatzen genituen zabor organikoak, handik ateratzen genuen surtekohautsa erreziklatu egiten genuen, lorai botatzen genion ongarri bezala.  

    Interesagarria izango litzake, froga moduan egun bat edo beste, teknologirik gabe pasatzea, frogatzeko zenbateraino prestatua gauden egoera hori jasateko.

    Agian, osasunarentzako hobea izango litzake, telebistarik ez genuke ikusiko, amorrazio gutxiago pasako genituzke, ingurumena txukunago izango litzake, elikagaiak hobeak, kotxe gutxiago, ke gutxiago eta horrela gauza pila bat.

    Ez dakit zuek zer pentsatuko duzuen, baina, susmoa daukat, ordubeterako aspertu edo nekatuko ginatekeela eta faltan botako genituzkeela, egunero sortzen ditugun poltsaka zaborrak, telezaborrak, kotxe-zaratak, eta abar eta abar….ez?

     

    Lotura zuzena  |  2 erantzun. Azkena: madrildik | 2005-12-02 | 12:32

     

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak