Gaia: SMSak
««Itzuli blog osora
Hiztegi mugikorra
SMSak | Begoņa Elias |
2005/11/4
21:16
Gaur egun, jende gutxi egongo da telefono mugikorrik ez duenik, ikusi besterik ez dago, edonon, gutxiena uzten duzun tokian mugikorraren soinua entzun dezakezu eta onartu beharra daukat batzuek duten talentua, soinua aukeratzekoan.
Adibidez, orain dela egun batzuk, tanatoriora joatea tokatu zitzaidan eta han nengoela, alboan neukan bati deitu zioten mugikorrera eta hura sorpresa, San Inaziyo martxa, txistu doinuekin, hasi zitzaion jotzen, bueno, gaitzerdi, pentsatu nuen, geunden lekuan ikusita.
Baita ere, ohartu naiz, mugikorren mundu hau, oso berezia dela, bereziki, mezuei dagokienez, hor erabiltzen den hizkuntza, trebea delako, naiz eta batzuetan hitzak laburtzeak ulertezina bihurtu.
Niri atentzio handiena ematen didana, zera da, gazteak duten abilezia mugikorra erabiltzeko, batez ere mezuak bidaltzerakoan, esku batekin egiten dute dena, idatzi, zenbakia markatu eta dida batean bidali, nik aldiz, bi eskuekin heltzen diot eta noizko idatzi!
Testu kontua ere aipatzekoa da, dena laburtuta idazten dute, hizki erdia janda, eta egia esan noiz edo noiz mezu bat ailegatu izan zait ilobaren batek bidalita eta gorriak eta bi ikusi ditut idatzitakoa ulertu ezinik: ep hndtzn ng gur 2arrte(epa, hondartzan nago, agur, bihar arte), hau duk komeria, euskaraz ahaztu egin behar zaigu.
Begi-bistan da negozio errentagarria dela, pentsa, Espainiako telefono mugikorren enpresa inportanteenak diote, minuturo, milioi bat mezu bidaltzen direla.Hau dena kontuan hartuta, Urriaren 25an, Internet Egunaren ospakizuna aprobetxatu zuten, Interneteko Erabiltzaileen Elkarteak eta telefono enpresa handienak, SMS hiztegi-proiektu bat aurkezteko, eta kuriosoa da, web-orri hau, Katalanez, Euskaraz, Galegoz eta Balentzieraz prestatu dute: http://www.diccionariosms.com/contenidos/sms_index.php3?body=consultarsms, merezi du miatzea.
Badakizue zer esan nahi duen SMS siglak?, ingelesez dago (Short Message Service), Mezu laburren zerbitzua.
Eta Azpeitiarrak bereziak garenez hitzak laburtzeko, ziur nago mezuetan ere hitz pila bat asmatuta dituzuela, erantzunean ipini nahi duzuna eta agian denon artean hiztegi herrikoi bat osatuko dugu.
Bukaera emateko SMS hiztegiko terminoak erabiliko ditut: bst1art , agr
Lotura zuzena |
5 erantzun. Azkena:
muxus? | 2005-11-06 | 09:16