Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Begoña Elias

Begoña Elias

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Gaia: Portaerak

    ««Itzuli blog osora

    Sentimenduak

    Portaerak | Begoña Elias |  2005/12/29  10:11

    Zenbat aldiz gogoratu dut Blaise Pascalen esaldi hau, “Bihotzak arrazoiak ulertzen ez dituen hainbat arrazoi ditu” (El corazón tiene razones que la razón no entiende). Orain dela egun batzuk, nire tortolika zaharra,( horrela deitzen nion nire errezinkoari), Zestoako autoen desguazera bidali nuen.Hori egin behar izan nuen, bolada honetan ia hilero gaixorik baitzegoen.  26 urte egin ditu nirekin; pentsa, nire ilobetako hiru baino zaharragoa zen. Erabaki bat hartu beharra neukan eta azkenean txatarretara bidali nuen.

    Agian, ez didazue sinistuko, baina gaizki pasa nuen grua-gidariak deitu zidanean; kotxearen bila hamar minutu barru iritsiko zela esanez. Eta agindu bezala, oso puntual etorri zen. Nire lehenengo sorpresa grua-gidaria ikusi nuenean izan zen, neska gazte bat zen, eta berari ere komentatu nion nire harridura, nik mutil morrosko bat azaltzea espero nuen. Kotxea martxan jarri ezinik, bultzaka atera genuen garajetik. Badirudi, antzeman zuela nora zeramaten; kable batekin lotu eta berehala hasi zen gruara igotzen. Euria ari zen, eta halako batean, konturatu nintzen autoak leihoa irekia zeukala. Grua-gidariari leihoa ixteko eskatu nion, azkeneko momentu arte babestea nahi bainuen. Lan denak bukatu zituenean, grua-gidariak, izugarrizko trebetasunarekin bukatu ere, martxan ipini zuen kamioneta eta hor eraman zuen nire Tortolika. Nire begiradaka ezkutatu arte  jarraitu zion.

    Etxera etorri nintzenean, neure ahizpa bati deitu nion honen berri emateko eta horrela esan zidan: “ ze pena, gaur dauen egualdiyekin, han eongo den desguazien, euriten!”

    Komentario honek lehenago nengoen baino tristeago utzi ninduen. Baina hurrengo egunean  iloba baten komentarioak poztu ninduen, honako hau esan zidanean: “es ke izeba, zure kotxie asko matte gendun. Akordatze atzea plaire juten ginenien, zenbat parre egiten genuen, atzeko asientuen, betiko kaseta patxangero hura ipintzen zenuenean?. Beno, etziok gaizk!. Ematen duenez, oroitzapen onak zeuzkeabe, pentsatu nuen.

    Eta nire tristura eta pena, agian, batzuei zaila egingo zaizue ulertzea, kotxe zahar batek nola eduki dezakeen nigan horrelako eragina. Baina hasieran esan dudan bezala, bihotzaren portaerak, batzutan, zailak dira ulertzea.

    Lotura zuzena  |  Erantzun bat. ebtik | 2005-12-30 | 21:32

     

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak