Gaia: Portaera
««Itzuli blog osora
Ertzaintza eta euskara
Portaera | Begoņa Elias |
2006/03/13
14:02
Egun hauetan, bi egunkarietan irakurri dut Olatz Berrojalbiz, Zornotzarra, epaitu dutela euskaraz egin nahi izateagatik.
Sinestezina da gaur egun horrelako gertakariak ikustea. Eta nola uler daiteke Euskalerrian bizi den biztanle batek, bere hizkuntza eskubideak defendatzeagatik, eta Ertzainari hori errebindikatzeagatik atxilotua izatea?
Nire ustez, kasu honetan, alderantziz izan behar luke, hau da, Ertzainari kargu hartu
behar liokete hizkuntza eskubideak ez garantizatzeagatik.
Gertaera honetan, ederki aplikatu liteke Zumaiar bati gertatu zitzaiona lagun batekin.
<< Earra kontua, batela utzi zoat, kondiziotan ez entregatu eta gainera ostiya agindu ziak!>>
Ederki ikusten da, bai, zer garrantzi ematen dien euskarari, eta, hauentzako euskararen ofizialtasuna, fikziozko kontu bat dela.
Hau ez litzake belakoan Katalunian gertatuko, ziur nago, hango Mosso Dī Esquadra denak Katalanez dakitela.
Irakurri dudanez, epaitegian, Behatokiko zuzendariaren babesa jaso zuen. Eta, Iņigo Lamarka, Arartekoa, non zegoen?, zertarako dauka kargu hori?. Horrelako kasuetan hor egon behar luke, ez?
Ba, kartoizko panpinekin aspertuta gaude, azken finean, gauza baterako bakarrik balio dutelako, erdaraz esaten den bezala <<Para chupar del bote>>
*******************
Aurreko notizi horrek, gertakizun bat gogorazi dit.
Urte dezente dira gertatu zela, baina, gaur egun ere berdin gertatzen dela erakusten du.
Lantokiko lagun bati kartera falta zitzaion, bere esanetan, ez zekien ziur non galdu zuen, Azpeitin edo Azkoitin, erosketak egiten bietan ibili zelako.
Udaltzaingo bulegoan izan zen, honen berri emateko, baina, Azkoitira Ertzainen basea deitzea ez zen ausartzen. (Orduan, basea, trenaren geltokian zegoen).
Neuk deitu nuen beraren partez.
- Egunon, jakin nahi nuke zea..( berehala moztu zidan)
- En castellano por favor!
- Eta ni, erre ke erre. Jakin nahi nuke ia kartera gorri bat aurkitu duzuen
- Por favor, hábleme en castellano que no sé hablar Euskera!
- Ba nik, hobeto hitz egiten dut euskaraz, eta, esaten nizun, ia kartera..
- Pero si ya me entiende cuando hablo en castellano, ŋno?
- Ba, ez. Ez dago hor inor euskaraz hitz egiten duenik?
- (Eta halako batean). Un momento por favor!
- Pare bat minutu egon nintzen itxaroten, eta halako batean, telefono beste aldean, gizon zahar baten ahotsa entzuteak harritu ninduen.
- Haber, zer nahi dezu?
- Ba nahi nuke jakin, ia kartera gorri bat entregau al deben.
- ( Dise si han entregado una cartera roja), eta alboan zeukan ertzainak, no!
Surrealista ematen badu ere elkarrizketa honek, hala gertatu zen. Itxura denez, nik, hainbeste jardun eta gero, ertzaina, gelatik kanpora irten eta han aurretik paseatzen zebilen jubilatu bati eskatu zion, ia itzultzailearena egingo al zuen.
Batek esaten zuen bezala.<< Hemos nasido para ver ontze!!>>
Lotura zuzena |
Erantzun bat.
ERTXANTXA POLICIA | 2006-03-13 | 22:02