Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Begoņa Elias

Begoņa Elias

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Gaia: Oroitzapenak

    ««Itzuli blog osora

    Agur Soreasu!

    Oroitzapenak | Begoņa Elias |  2006/01/4  09:13

    Iritsi zaio eguna Soreasuri, jadanik ateak itxita edukiko ditu, eta botatzen duten momentuan bere hondakinekin geratuko dira hainbat eta hainbat istorio, batzuk fikziozkoak eta besteak benetakoak.

    Neuk behintzat,hainbeste urte pasatu ondoren oroipen asko dauzkat. Nire haurtzaroan, igandetako paga ez zen handia izaten, baina, gogoratzen naiz amak dirua ematerakoan nola gogoratzen zidan erdia zinemara joateko zela.

    Igandero joaten ginen bostetako “Tolerada” saiora, dena umez josita egoten zen, hura zen giroa!.

    Pelikula hasi baino lehen, Nodoa botatzen ziguten, hortik ez ginen sekula libratzen, hemen betiko aktoreak ikusten genituen, protagonista nagusia, Franko diktadorea, beti bezala urtegiren bat inauguratzen.

    Gehienetan Oesteko pelikulak ikusten genituen, buru-belarri sartzen ginen gidoian, ez dut sekula ahaztuko Indioen jefea mendi puntan azaltzen zeneko eszena hura, arnasik hartu gabe egoten ginen denok, baina Bakeroak tiroka azaltzen zirenean, bat-batean txaloka hasten ginen, izan ere, orduan, gaur bezala, gidoia idazten duenak, bere erara kontatzen du istorioa, gehienetan Indioak txarrak ziren

    Gero, hemezortzi urterik ez, baina 3R (treserre) pelikulak ikusteko irrikitzen egoten ginen, baina, komeriak izaten genituen sartzeko. Sarrera erosi baino lehen atean zein zegoen begiratzen genuen, izan ere, batzuekin errazagoa izaten zen sartzea, aldiz, "Katranekin" ezinezkoa, honek filtro-operazio zorrotza egiten zuelako.

    Eta ezin ahaztu, hainbat eta hainbat antzerki, Aste Santuetan,”Jesusen Pasioa”, herriko jende pila batek parte hartzen zuen, protagonisten artean gogoratzen ditut, Potxolo, Juanito Bikendi (Judas), Gurrutxaga eta abar, urte batzutan, ekitaldi hau tradizioa bihurtu zen herrian. Geroztik sortu ziren Azpeitiko Antzerki Topaketak, gaur egun Azpeitian dagoen antzerkirako zaletasuna, orduan egindako lanaren ondorioa da.

    Eta azkeneko agurra eman nahian, Zine Klubak, lehengo astean zine ziklo bat antolatu zuen, egun batzutan joateko aukera izan nuen eta jende asko bildu ere. Ostiralean agurtu zen taldea eta eskertzekoa da urteetan egin duten lana.

    Ez nuke nahi aipatu gabe utzi, Soreasu sarrerako bost edo sei eskailera horiek, hauek ere urteetan zehar beraien protagonismoa izan dutelako. Azpeitiko etxe gehienetan egongo da argazki bat horiek azaltzen direna egun seinalatu batean, lehen jaunartze egunean, hor ateratzen baizen taldeko argazkia.

    Bukatzeko, nik behintzat, faltan botako dut, eta orain gehiago, herria zinema aretorik gabe gelditzen delako.

    Agur Soreasu!, hainbat urteetako ekitaldiak bukatu dira, garai berriak datoz, Ongi Etorri Kafe Antzokia!

    Lotura zuzena  |  4 erantzun. Azkena: Nik | 2006-01-09 | 15:57

     

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak