Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Begoņa Elias

Begoņa Elias

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Gaia: Ondorioak

    ««Itzuli blog osora

    Gaztetxe inguruko gertaerak

    Ondorioak | Begoņa Elias |  2006/01/27  13:13

    'Urola Kostako Hitza'k zekarren titularra “Asteburuko txikizioak salatu ditu Gaztetxeak”.

    Dirudienez, Gaztetxeak antolatutako jaialdi arrakastatsuaren ondorioa izan zen. Hamahiru taldek kontzertua eman ostean bertara hurbildu zen jende batek Gaztetxe inguruan hainbat txikizio egin omen zituzten. Jende baten portaera basatiagatik, Gaztetxearen funtzionamendua zalantzan jartzea lortu dute.

    Uztarrian, notizi honen inguruan emandako iritziak irakurri ditut eta itxura denez, espero zen horrelako zerbait gertatuko zela, eta batzuk horrela diote “denok bazekiau zeintzuk diren “

    Normala den bezala, auzoko hainbat jende kexatu egin da eta errua Gaztetxeko arduradunen gain erori da.

    Nik, panorama hau ikusita soluzio bakarra ikusten dut, horrelako kontzertu erraldoi bat antolatuz gero, berdin zait, punkiyek eta abar, etortzen badira, gainera, agian ez ziren horietako inor izango, baina, susmo sendoak badituzte zeintzuk diren beti liskarra probokatzen dutenak, hauei, ez liokete utzi behar Gaztetxera sartzen, bestela, garbi dago zer ondorio ekar ditzaketen hauen portaerak, nahiz Gaztetxe barruan, nahiz kanpoan.

    Hainbeste urte kostatako Gaztetxea, hainbeste borroka eta lan egin ondoren, jende basati hauen portaerak dena pikutara bidali lezake, eta batzuen erruagaitik denak kutsatu.

    Nik gogoan daukat nire gazte denboran, aste bukaera guztietan, herriko hainbat lekuetan izaten ziren txikizioak, Loiolako etorbideko zuhaitzak motozerrekin ebakita, leku bereko bankuak arrankatuta, sartzen ziren tabernetan txikizioak eta abar, joaten ziren leku guztietan liskarra, hauek, zehazki, Errezilgo koadrila bat zen. Azkenean, herri askotan, tabernetara sartzen ez zioten uzten, eta dirudienez, Goierrin, jende batek aurre egin zioten eta orduan otzandu ziren.

    Honekin, ez dut esan nahi, gauza bera egin behar denik, baina, lehen esan dudan bezala, baldin badakite nortzuk diren, galarazi Gaztetxera sartzea. Izan ere, pena handia ematen dit, batzuen portaeragatik, Gaztetxean lanean dabilen jendea zaku berean sartzea.

    Lotura zuzena  |  7 erantzun. Azkena: gazteen ametsak ezin dira lurperatu | 2006-01-29 | 16:00

     

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak