Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Begoņa Elias

Begoņa Elias

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Gaia: Natura,

    ««Itzuli blog osora

    Mendia, gozatzeko ala sufritzeko?

    Natura, Kirola | Begoņa Elias |  2006/05/29  12:30

    Atzo Xoxoteko eguna ospatu genuen. Azkeneko bi urtetan kale egin dut, baina aurten bertan izan naiz. Ez pentsa, baneukan beldur pixka bat, Xoxotek beti eman izan didalako halako errespetu bat. Hor ez dago bromarik, hasiera-hasieratik aldapa galanta, Azketako iturrira ikusteko zain, ailegatzeko desiratzen, ia-ia txakalaldiak jota, baina hango ur berezia edan ostean, indarberrituta, berriro martxan jartzeko prest.

    Izan ere, gaur egun ez da giro, mendia ere ez da libratzen.Horko errekorra, horko marka hautsi beharra, lasai ibili beharrean, erlojuaren menpe.

    Neuk behintzat, atzo, ederki gozatu nuen, presarik gabe, paisaiaz gozatuz. Bueno, pixka bat sufritu nuen, esfortzurik egin gabe ezin bai da aurreratu, baina gailurrera ailegatutakoan sentitzen den asetasuna ez da diruarekin ordaintzen. Agian, zortzi milako gailurra egiten dutenek baino gehiago disfrutatzen dugu, haiek, minutu batzuek igaro, presaka argazkiak atera eta berehala jaisten direlako.

    Mendira igotzeko ohiturak, adinean aurrera goazen heinean, aldatzen joaten dira.

    Bastoia, ia-ia derrigorrezkoa, gauza askotarako balio duelako, bereziki, zakurrak uxatzeko, eta oreka mantentzeko, eta bien bitartean horri esker igoera xamurtzen duelako.

    Atzokoan, egia esan, ez nituen zakur asko ikusi. Hobe, beldurra ematetik aparte, traba egiten dutelako, gehienak lotu gabe ematen dituzte. Atzo, aldapan gora goazela, zakur bat inguratu zitzaigun, beraren jabea ezaguna nuen, eta galdetu nion zergatik ez zeraman lotuta, udalak ateratako arautegiak horrela eskatzen zuela. Kasu egin zidan eta berehala lotu zuen. Gero, zer arrazakoa zen galdetu nionean, sekulako barregura eman zidan, Boxerra, erantzun zidan, eta orduan ohartarazi nion arriskutsuen zerrendan zegoela, eta berehala erantzun zidaten, berak eta berarekin zihoan lagunak, beraiek ere zerrenda horretan zeudela, ona!, Garzonen legeari esker!.

    Kontuak kontu, nik atzokoan konplitu nuen. Ibilaldi ederra, dopatu gabe, baina, bitamina pila bat hartuta, han hartu nuen salda eta ogitartekoari esker. Gainera, Txetxu Urbietaren Blogean, kirolari buruz ipini dituzten iritziak irakurrita harrituta gelditu naiz. Are gehiago erantzunetako bat irakurri dudanean, alegia, Azpeitiko botikak harrituta daudela jendeak eskatzen dituen gauzekin.

    Harritzekoa, zeren, aspirina, kondoiak eta hortzetako eskuila izango direlako, gaur-egun, medikuaren errezetarik gabe erosi litezkeen gauza bakarrak, beraz, kontatzen dutenetik, erdia sinetsi eta askoz hobe.

    Lotura zuzena  |  Erantzun bat. mendizale bat | 2006-05-30 | 19:59

     

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak