Gaia: Legeak
««Itzuli blog osora
Lege berriak
Legeak | Begoņa Elias |
2006/06/26
14:59
Ez den/k giro!, oraintxe bazter guztietara dokumentuak kopetan itsatsita ditugula ibili beharko dina/agu.
Izan ere, beti lege berriren bat ateratzen dute eta dena ezin izan kontuan. Dagoeneko, bi aldiz gertatu zait, botikara medikamentuak jasotzera joan aseguru sozialeko kartilla etxean utzita. Bietan errietan egin didate, <<hurrengoan mesedez kartilla ekarri>>.
Beste lege berri bat, aste honetan, txoferrei indarrean sartuko zaigu puntutako baimena. Hasieran 12 puntu emango dizkigute eta horiekin moldatu beharko dugu. Gidari berriak, aldiz, okerrago daukate, 8 punturekin konformatu beharko dute.
Lege berri hau geure onerako omen da, zintzoago gidatuko omen dugu, baina, baita ere, presio handia izango dugu autoa hartzerakoan, arau-hausteak bikoiztuta ordainduko ditugulako, diruarekin eta puntuekin. Azkenean, negozioa bihurtuko da batzuentzat, ikastaroak, proba teorikoak eta abar.
Eredu moduan Europako herrialde batzuen datuak ipini dizkigute, alegia, istripuak %10 jaitsi direla urte batean. Baina, datu batzuek ezkutatu dizkigute. Gaur irakurri dut, Frantzian, lege hau indarrean ipini zutenetik 45.000 gidabaimenak erretiratu dituztela, horren ondorioa, jendea gidabaimenik gabe dabilela gidatzen. Beraz, hauetako batekin izaten baduzu istripua ia zein egiten den erantzule.
Arauak ezartzea ondo dago, horrek istripuak murrizten baditu, baina, ardura daitezela baita-re bideak hobetzen eta garraio publiko on bat ipintzen. Azpeitiarrok, horren gabeziari esker, autoa hartzea behartuta gaudelako. Izan ere, ez da egongo beste herri bat hain gaizki dagoenik garraio publikoari dagokionez.
Lotura zuzena |
3 erantzun. Azkena:
jose | 2006-07-02 | 09:13