Gaia: Landarea
««Itzuli blog osora
Reynoutria japonica
Landarea | Begoña Elias |
2006/06/12
08:27
Honezkero konturatuko zineten Urola ibai ertzean indarrez sartu den landare ugari horrekin. Neu behintzat, aspalditik nengoen horren berri jakin nahian, alegia, zein den bere izena eta bere jatorria.
Eta hara non irakurtzen dudan, Udalak, etxera bidali digun ingurumen aldizkarian, “Reynoutria japonica” izena duela, eta jatorriz Japoniarra dela.
Tokitako lekutik etorri duk!, alajaina. Ona izan bazen ez ukan bela etorriko!, hori pentsatu dut, landare honi buruz datorren artikulua irakurri ostean.
Eta ez da broma, ematen duenez, espezie arrotza bezala klasifikatuta daukate, landare iraunkorra eta gainera oso azkar zabaltzen den horietakoa omen da, eta denetan okerrena, oso saila izaten dela desagertaraztea.
Bai, ez dago esan beharrik, gure herriko ibai ertzak eta ingurukoak inbadituta dauzkala. Konturatzen bazarete, hasi Azkoititik eta Kostaldera bitartean, errepideraino irtenda dago leku askotan. Eta ez da oraingo kontua, aspaldikoa baizik.
Beraz, gehien harritzen nauena da, jakinda nolako abiadurekin ari den zabaltzen, eta hemengo landareei egiten ari zaion kaltea ikusita, oraindaino ezer ez dutela egin.
Beharbada, probetxua ateratzen hasi beharko dugu. Landare honi buruz irakurri dut, bigarrengo mundu-gerran errebelar moduan erabili zutela, bueno, ezer ez dagoenean, edozer gauzarekin konpondu behar, hemen ere, entzuna daukat artabizarra erretzen zutela.
Bukatzeko, irakurri dut, 1830 urtean sartu zela Europan,“Reynoutria japonica” landarea, horren arduradun nagusia, P.B. von Siebold, Alemaniarra izan zen.
Lotura zuzena |
8 erantzun. Azkena:
jose | 2006-06-18 | 09:50