Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Begoņa Elias

Begoņa Elias

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Gaia: Kontsumoa,

    ««Itzuli blog osora

    Gabonak

    Kontsumoa, ohiturak | Begoņa Elias |  2005/12/6  15:49

    Nabari da gainean ditugula gabonak, urtero bezala, hasi da bonbardaketa mediatikoa.

    Iruditzen zait, Gabonak, zeinek gehiago gastatzen duen lehiaketa bat bihurtu dela, propagandak izugarrizko eragina du guregan, eta horren ondorioa kontsumo konpultsiboa izaten dugu.

    Publizitatea eta marketinean omen daude gakoak fenomeno hauek ulertzeko. Eta egia da, zenbat aldiz gertatu zaigu, erosketak egitera joan eta behar ez ditugun gauza asko erosi.

    Atzo bertan entzun nion, irratian, Euskadiko kontsumitzaileen elkarteko bati, aholku batzuk eman zituen gabonetako festari begira, hauetako bat zen, ahal dugun  azkarren erosketak egiteko, zeren zenbat eta beranduago erosi prezioak goraka egingo dutela.

    Eta gehienetan hori egiten dugu, hilabete falta arren, presaka joaten gara erosketak egitera, kontua da erostea eta erostea.

    Herrian ere antzematen da, bai, Gabonak datozela, ikusi besterik ez dago nola dekoratu duten kioskoa, bonbillekin egindako txapela jarri diote.

    Kale guztietan jarriak dituzte hainbat irudi, hauek ere, gero eta azkarrago ipintzen dituzte eta horrela jarraitzen badute, ikusten nago, laster Irailerako jarrita egongo direla.

    Konturatu al zarete zenbat bonbilla dauzkan irudi bakoitzak?, aurreko batean pentsatu nuen kontatzea eta gutxi gorabehera ehun bat kontatu nizkion bakoitzari.

    Ez dakit noiz ipiniko dituzten martxan, baina, gustura jakingo nuke zer kostu daukaten. Niretzako, honek izen bat dauka, despilfarro energetikoa.

    Eta aipatzekoa, baita ere, plaza berdurako balkoian ipini dituzten hamabi pinuak, ez al dute nahikoa batekin?.

    Ohitura berri hauek, ez dakit nondik etorritakoak diren, agian kanpotik, ba egia esateko, neuri ez zaizkit batere gustatzen.

     

    Lotura zuzena  |  7 erantzun. Azkena: anonimoa | 2005-12-12 | 12:28

     

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak