Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Begoña Elias

Begoña Elias

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Gaia: Izenak

    ««Itzuli blog osora

    Kalien izenak

    Izenak | Begoña Elias |  2006/03/20  12:24

    Nik ez dakit, radarra edo zer demontre daukadan, baina askotan hurbildu zaizkit kamioi edo furgonetako txoferrak informazio eske.

    Azkena, aurreko astean, Zelaitxo aurrean zegoen kamioi handi bat geldirik, txoferra, leihotik burua aterata, papera eskuan zuela emakume batekin hizketan, beraien parera iritsi nintzenean, txoferra neuri zuzendu zitzaidan.

    << Paseo de los Fueros?>>

    Izena entzunda neukan, baina, dudak neuzkan non zegoen esplikatzeko. Baina neure ustetan, hartzubitik zezen plaza bitarteko kalea zen eta horrela esan nion.

    -         Coja la vuelta y en la rotonda a la derecha.

    -         << Cómo, si me han mandado aquí?.

    -         Bueno, ¿a dónde quiere ir?

    -         <<Corrugados Azpeitia>>

    -         ??????? oraindik okerrago, pentsatu nuen, lehenengo aldia zen izen hori entzuten nuela. Espaloitik zihoan gizon bati galdetu nion, non zegoen lantegi hori eta esan zidanean lehenago Uzin zela, berehala informatu nuen kamioilaria, baina ez pentsa, bekozko ederra jarri zidan.

    Ez da, ez, lehenengo aldia hanka sartzen dudana, baten baino gehiagotan okerreko lekura bidali ditudalako, eta ze bota ote dituzte nirekin akordaute….

    Onartzen dut  despistatu xamarra naizela eta Azpeitiko kaleen izendegia gehiago ezagutu behar nukeela.

    Izan ere, kale batzuen izenak oraindik eguneratu gabe dauzkat, Pelotalekue, Albergatzie, Astotaye, Zelailuzie, Hartzubiye, eta, beste batzuk berriz, izena eduki arren ezizenekin ezagutzen ditudanak, Mundo Joven ( Damaso Auzoa), ah, eta orain, José de Artetxe kaleari, Gros deitzen diote jubilatu koadrila batek.

    Tabernen izenekin ere berdin gertatzen zait, Taberna berdie, Saski Baloie, Costa Rica (Juantxo Txiki).

    Eta ezizenekin berriz, oraindik ez naiz eskarmentatu, akordatzen naizen bakoitzean, zer belarrondoko eman zidan, Bilbora joaten zen rekadistak, galdetu nionean… Zu altzea Xirtxili Xartxalanekue?

    Ia ba, behingoz ikasten ditudan kaleen izenak, bestela hurrena hurbiltzen zaidan kamioilaria, auskalo nora bidaliko dudan.  

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak