Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Begoņa Elias

Begoņa Elias

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Gaia: Inkesta

    ««Itzuli blog osora

    Zeri diogu beldurra?

    Inkesta | Begoņa Elias |  2005/11/11  19:40

    Egundoko garrantzia eman zaio, irrati-telebista eta egunkari guztietan,  Gizaker, ikerketa sozialen enpresak, Forum Radio Euskadirentzako egin duen inkestari. Galderak zioen , Zeri diogu beldurra Euskaldunok?

    Pentsatzen jarrita, ordu erdi bat beharko nuke nire beldur edo fobiak kontatzeko.

    Handienetakoa, animaliei diot, eta bereziki zakurrei.

    Oso gustukoa dut paseatzea , baita ere mendira joatea baina askotan ez naiz ausartzen bakarrik joaten zakurren bat aurkituko dudan beldurragatik.

    Hasteko, ba zoaz lasai-lasai zeure paseotxoa eitera, eta hor ikusten duzu aurrean, ziztu bizian datorren zakur handi bat, nik ez dakit, radarra edo zer demontre daukadan, baino zuzenean niregana etortzen dira, eta ni hantxe kaka daiola, kieto, halako batean hor dator bere jabea korrea eskuan duela, barrez,- ez din ezer eiten-, eta neu gainetik justifikatzen, alegia, beldurtia naizela eta beste hiru edo lau lerdokeri kontatzen. Gero, tipuek  alde egin orduko, hasten naiz, mekauenka.

    Ez ke, aizue, konturatu al zarete zenbat zakur klase dauden?. Lehen, bi edo hiru arrazako zakurrak ikusten genituen soilik,  arratoi-zakurra ( hau ere zeharo petrala), hanka mugitu orduko saltaka hasten den klasekoa , edo ardi-zakurra, orain, aldiz, arraza bat beste batekin nahastu eta azkenean ikusten dituzu, zakurraren gorputzarekin katua edo zaldiaren aurpegia dutela, horko, Doberman, Pastor Aleman, Mastina eta beste ezpain-gorri hori, PittBull-a, egia esango dizuet, hauek ikustia baino nahiago dut Gorlizko pantera ikustea.

    Beldur kontu hori dela eta, behin ezagun batek aholku bat eman zidan, baina ez nituen batere  konbentzitu. Honek zioen, ikusten dudanean zakur bat amorru biziz datorrela, berehala, hankak zabaldu eta burua jaisteko, horrela, zakurrak, buruz-bera ikusi ezkero zeharo izutzen dela. Nire baitan pentsatu nuen, ederki ari haiz…. neu behintzat tankera horretan ez nauk sekula jarriko, nire parean izango huke, zakurrak txipa aldatu duela edo….

    Beste beldurra edo fobia daukadana igogailuarena da. Batzutan bakarrik noalako eta bestetan jende gehiegi sartu delako. Zenbat aldiz gertatzen zaigu,  igogailura sartu eta berehala beste hiru edo lau bultzaka atzetik, botoia sakatzerakoan irakurtzen ditugu betiko aholkuak, alegia, 6 pertsona baino gehiago ez sartzeko eta 450 kilotarainoko topea duela, ņo!!!, nori begiratzen diozu lehen? nik behintzat gizen edo lodienari, eta gainera modu txarrean, kontura dadin, zerbait gertatzen bada bera dela errudun, hau duk hau komeria!.

    Eta azkeneko urtean beste beldur berri bat ere azaldu zait. Beldurra diot Azpeitia ez ote den Manhattan biurtuko etxebizitzen prezioari esker, eta horren ondorioa, herriko gazteek, inguruko herrietara joan beharra izatea ez ote den izango.

     

    Lotura zuzena  |  9 erantzun. Azkena: Etxeak | 2005-11-16 | 14:39

     

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak