Gaia: Ingurunea
««Itzuli blog osora
Sistiagako harrobia
Ingurunea | Begoņa Elias |
2006/04/3
08:09
Ohitura daukat, ia igandero, Kukuerriko buelta egiteko, eta Altuna y Uriak sustatzen duen harrobi aurretik pasatzen naizen bakoitzean, zeharo kabreatzen naiz.
Izugarrizko txikizioa eginda daukate, erruki, mendiaren beste aldean dauden baserriak, ingurune-inpaktu izugarria eragin diotelako.
Bidea bera ere, aste bukaeratan, hala usten dute, harriz josita, errekaren alboan dauden zuhaitzak, hautsez estalita, zuri-zuri eginda, txerrikeri bat!
Aste egunetan berriz, ezin da hortik ibili, kamioiak atzea eta aurrea, ikaragarrizko abiadurekin, eta pasatzen diren bakoitzean ederki arrotzen dute hautsa, horregatik, hortik ez ibilita hobe.
Enpresa honek dauka zortea, gaur egun daukagun bariantea, berarekin pentsatuta egindakoa dela dirudi. Ikusi besterik ez dago, horko kamioiak dira gehien ibiltzen direnak. Erdarazko esaera zahar batek esaten duen bezala << Poderoso caballero es don dinero>>, egiten duena egin, dena ondo ikusita
Eta, guk bitartean, leku horretatik pasatzen garen bakoitzean, sudur zuloak itxita pasatu behar.
Lotura zuzena |
10 erantzun. Azkena:
Ni-ri | 2006-04-07 | 10:09