Gaia: Hilerria
««Itzuli blog osora
Monumentu Frankista
Hilerria | Begoņa Elias |
2005/11/1
16:36
Ziur nago Azpeitiar askorek eta batez ere gazteek, jarraian
idatziko dudan testua ez dakitela zein lekutan dagoen idatzita.
Begira, gure herriko hilerrian hilobi-monumentu bat daukagu, goiko
maldan dago kokatua, gurutze handi batek nabarmentzen du, esan dezakegu
hilerriko handiena dela, eta honela dio bertako inskripzioak :
Azpeitia a sus héroes caidos en la cruzada 1936-1939, eta behean 41
izen-abizen, bando frankistan hildakoak.
Gogoan daukat 1999ko udal-hauteskundeak zirela eta, nola, Loiolako
Herri Irratiak mahai-inguru bat antolatu zuen, bertan, partidu
guzietako zerrenda-buruak hartu zuten parte. Irratsaioa zuzenean izan
zen eta edonork deitu zezakeen galderak egiteko. Deitu nuen eta honako
galdera hau zuzendu nien hautagai guziei: Noiz arte agoantatu behar
dugu azpeitiarrek hilerriko monumentu frankista hori?, erantzunak
guztien adostasuna izan zuen, garai hauetan monumentu horrek hor
egoteak zentzurik ez zeukala eta kendu egin behar zela.
Urteak pasa dira, baina horrek hor segitzen du.
Ni harritzen nauena da, Udalak, horri buruz sekula ez duela ezer
aipatu, eta jakin nahi nuke, zerk edo nork oztopatzen duen hori
kentzea.
Lehenago, hilerria Elizaren esku zegoen, baina badira urte batzuk
udalak gestionatzen duela, horregatik ordaintzen dugu honi dagokion
zerga, honen mantenurako, eta ondo iruditzen zait zeren orain askoz
txukunago dagoelako.
Baina, baita ere iruditzen zait, Udalak, injustizi hau zuzendu
beharra daukala, ipini dezala, leku berean, orain dagoena kenduta,
beste zerbait, plaka edo oroigarri bat, 1936ko ALTXAMENDU FAXISTAREN
ONDORIOZ HIL ZIREN GUZTIEN OMENEZ.
Soluzio bat eman diezaiola lehenbailehen, zor diogulako, gure guraso eta aiton-amonei.
Lotura zuzena |
7 erantzun. Azkena:
Galderak | 2005-11-03 | 20:26