Gaia: Higienea
««Itzuli blog osora
Azpeitirako inbento aproposa
Higienea | Begoņa Elias |
2005/10/11
19:33
Gezurra badirudi ere, orain dela egun batzuk, Belfast (Ipar Irlanda) hirian , komun-ontzien (inodoro) batzarra burutu da.
Notizi honen lotura; http://news.bbc.co.uk/hi/spanish/misc/newsid_4291000/4291984.stm,, web orri honetan dago.
Bertan, Europa, Australia, Ekialde Urruna eta Estatu Batuetako 350 ordezkoek parte hartu omen dute.
Batzar honen oinarria, zera omen da, bainu- publikoak, zer motatakoak izan behar duten orokorki.
Bertara inguratu diren parte-hartzaileak, sektore publikotik etorritakoak omen dira, osasun publikoa, kargu-hezigarriak, eta abar.
Nobedade bezala, bat-batean agertzen den komun-ontzia, aurkeztuko dute, Belfasteko Shaftesbury-ko enparantzan.
Komun-ontziak, egunez, lur azpian omen daude, baina ilunabarrean hidraulikoki irteten omen dira, zurrut gehiegi egin eta depositua hustea paretara hurbiltzen direnentzat.
Batzar honetan parte hartu duten delegatuek, aztertuko dituzte baita ere, komuneko jokabide aldaketak.
Neure baitan pentsatu dut, Azpeitian badaukagula zer egina, higieneari dagokionez, izan ere, asteburuetan, bazter guztietan pixa kiratsa jasanezina edukitzen dugulako.
Non kokatu komun-ontzi hoiek?, kantoi eta pasabide guztietan.
Hemen, ziur nago, komun-ontzi horiek, gau osoan , lur-azpitik kanpo egongo liratekeela, bestela, ikusi besterik ez daukagu, nola asteburuetan, pareta guztiak pixa-leku ofizialak bihurtzen diren.
Eta ez pentsa, ederra denik, igandero etxeko portaletik irteteko akrobata baten moduan ibili beharra izatea, ditxozezko pixa dela eta.
Udalak, futbol zelaian 65 miloi pezeta gastatu baditu, ez litzateke txarra izango hemen aipatu dudan inbentu horretan inbertituko balu , nahiz eta pentsa , arazo nagusiena helduen heziketan dagoela.
Bukatzeko, pentsa tabernetako komunak zerbaiterako daudela.
Lotura zuzena |
2 erantzun. Azkena:
Begoņa Elías | 2005-10-12 | 09:11