Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Begoņa Elias

Begoņa Elias

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Gaia: Harremanak

    ««Itzuli blog osora

    Harremanak

    Harremanak | Begoņa Elias |  2005/11/26  13:33

    Joan den astean, kanpoan bizi den lagun batekin egon nintzen, agurtu ondoren,  berehala hasi zitzaidan seme batekin zituen arazoak kontatzen. Kontua da, 23 urte dituela eta sekulako sufrimendua omen dauka andregairik ez duelako, konplexuak omen dauzka eta  psikologo baten laguntza hartu ere, eta hori gutxi ez balitz, amarengan  deskargatzen omen ditu bere zailtasunak eta azkenean famili osoa inplikatu. Kontatzen ari zen bezala nabaritzen zitzaion zeukan kezka edo nahigabea,  eta bat-batean esan nion, baino, derrigorrezkoa al da andregaia edukitzea?

    Istorio hau ezin ahaztu eta nire lagun bati komentatu nion eta berehala hasi ginen eztabaidatzen edo konparatzen lehengo eta oraingo ligatzeko edo seduzitzeko erak.

    Bat gentozen biok gauza batean, alegia, gaur egun erraztasun gehiago dutela erlazionatzeko.Haurtzarotik eta eskolatik hasita, batera dabiltza, kuadrilak ere mixtoak dira, horregatik, euren arteko harremanak naturaltasunez ematen dituzte.

    Gure gazte denboran ez zegoen horrelako konturik, bakoitza bere aldetik, mutilekin topo egiten genuenean, tomatea baino gorriago jartzen ginen. Ligatzeko metodoak berriz, kuriosoak, plazan, halako orkestina bat egoten zen, eta gu hantxe, jo ta fuego dantzan, neguan berriz, hotzak akabatzen, eta  koadrila imparea bazen soberan gelditzen zena, arkupetan egoten zen,  bueno, hau ere estrategia moduan erabiltzen genuen,  ia gustuko mutila  hurbiltzen zen dantza eskatzera, eta  hau entzuteko irrikitzen: ze, eingo al deu?, hori lortu ezkero…garaipena!,  baina, momentu onenean etxera joan behar, ordutegi zorrotza genuelako. 

    Orduan ere, gaur bezala, denetik geunden, lotsatiak, berritsuak, karganteak… eta portaerak ere desberdinak, mutilen kasuan, ordea, baziren  kopa bat hartu behar izaten zutenak neskarengana joateko, eta beste elementu batzuk, soldaduskara joateko hamabost egun falta zitzaienean neskari deklaratzen zirenak eta ondo lotuta uzten zutenak.

    Ukaezina da, ordea, seduzitzeko metodoak gaurko gazteek  askoz garatuago dituztela, ikusi besterik ez dago, Uztarriako losintxa lehiaketako emaitzak, harrituta gelditu nintzen irakurri nituenean, nik uzte nuen Andaluzak bakarrik zeukatela  horrelako imajinazioa, baina itxura denez, oraingo generazioa askoz  erromantikoagoa da.

    Baita ere,  aitortu beharra daukat, losintxa hitza lehenengo aldiz irakurri nuenean, euskal kirol berri bat zela pentsatu nuela.

    Eta argi dago, gaur ere, orduan bezala, amodio kontuak errepikatu egiten direla, gehienetan, gauzak errazago lortzea nahi izaten ditugulako, baina gehienetan, gehien maite duguna eta gehien amesten duguna, zaila egiten zaigu lortzea. Baina, gertatu liteke alderantziz ,oso zaila egiten zaiguna,  gutxiena espero dugun momentuan iristea.

    Azkenean, egia izango da esaldi hau: Erraza, erraza izango balitz, ezer ez litzake zaila izango.

     

    Lotura zuzena  |  4 erantzun. Azkena: ez nao guztiz ados | 2005-11-28 | 10:00

     

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak