Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Begoña Elias

Begoña Elias

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Gaia: Guardia

    ««Itzuli blog osora

    Kuarteleko kontuek

    Guardia Zibila | Begoña Elias |  2005/11/9  20:03

    Azaroako Uztarria irakurtzen ari nintzen eta Imanolen," Kontua da", txokoan, Kuartel Zaharrari, agur, titulua zekarren.

    Hainbeste aldiz entzun dizkiot horko kontuak, nire anai gazteari, egia esateko, beti txarrak, eta berari deitzea pentsatu nuen notizi honen berri emateko.

    Telefonoa hartu nuen eta:

    Hi José, notizi bat eman behar diat, Guardi Zibilen kuartela botatzea ziztek

    Dios!, ba ziñebenan garaye, oin zer dao hor?

    Ba, beko plantan Uztarriakuek, eta goyen, uzteiat Arte y Diseñokuek daudela. Hi, kontaizkek hire gaztetako koarteleko kontuek, izene, beti horrea bueltaka ibiltzen hitzekan, ez?

    Bai, neska, urtero fetxa bat ailegatzen zeanien, fijo.

    Noiz?

    Ba, Xoxoteko festie pasau eta  hurrengo egunien.

    Zeba?

    Zeba?, txistue jotzeatiken, gutxi iruitzen altzan?. Beitiyon, orduen ere oin bezela izite hunan, jende pilo bat iyotze hunan  eta gero meza ondoren erromeye, eta gu hantxe txistue jotzen, jo ta fuego, badakin, nik orduen 16 urte nauzkenan eta sasoi galanta!

    Zeintzuk juten zineten txistue jotzea?

    Ba, Katxo, Pio, Belatxe eta ni. Txarrena hurrengo egunien izate hunan. Tallerrea hotzeiten ziñebenan eta han abixue laga, ordubatien kuarteletik pasatzeko. Hure hunan bildurre, banaka juten gitunan eta interrogatoyue, beti beak eiten zigunan, Valdepeñas, Kabo primeruek, eta urtero galdera berdinek.

    Vamo a ve, qué piesa haz tocao?

    Nik, pues….Agur Jaunak, Agur Zuberoa, El pasacalle de Sta.Cecilia.

    No mientaz,  haz tocao algo de Eukadi Akatuta!

    Nik ezetz, baino alperrik.

    Mira, mekauen la otia puta, aquí ze toca el himno nasional, las cansiones de Rafael y de Manolo Ecobar y zi no, te meto el xistu por lo cojones!

    Ni ixil-ixilik eta horren ondoren, osti zaparraie!

    Hi, eta zeinek ematen zitun zuen izenak?

    Ba, egun hortan fijo, bi edo hiru Guardia Zibil iyotze hitunan gora, Martzelino Ardoz eta beste bi, ah, behin, Bildotxolakuek gurdiyen bajau zinebenan, mozkor-mozkor einde, mosquetoie albuen zuela, hure hunan  kuadrue!

    Ni berriz, parrez lehertzen.

    Hik parre eiten baino beldur ederra pasatzen niñenan orduen, badakin, hoyen eskuetan eonezkeo eozer gauze pasa leikenan.

    Horrela bukatu dugu gure elkarrizketa, eta  noizean behin barre egitea ona dela eta hitz egin duguna nire blogean idaztea pentsatu dut.

    .........................

    Gauza bat, badakit Azpeitiarrez oso gaizki idatzi detala, barkauko didazue, ez?

     

    Lotura zuzena  |  3 erantzun. Azkena: ni neu | 2005-11-11 | 16:51

     

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak