Gaia: Gertaerak
««Itzuli blog osora
Egunean zehar
Gertaerak | Begoña Elias |
2006/01/11
08:24
Ez dakit inoiz gerta zaizuen, noizean behin izaten dira halako egun xelebreak, ba, hauetako bat lehengo astean izan nuen.
Goizean, ordenagailua piztu eta korreoa irekitakoan honelako hau aurkitu nuen: Bazenekien, Otan-eko banku digitaleko datuen barrena, edozein internautak bere pasaporte edo nortasun agirira iritsi lezakeela?. Oso modu sinplean, tekleatu ezazu zure izen- abizenak eta gainera zure argazkia ere ikus dezakezu. Berehala sartu ditut nire datuak eta hor azaldu zait nire argazkia, harrigarria benetan!, egia esan nahiko barre egin dut neure burua ikusi dudanean. Hemen ipintzen dizkizuet web-orriaren datuak:
http://www.scrolllock.nl/passport/
Gero banoa kalean behera, espaloitik, eta hor dator gizonezko bat leku beretik gorantz, parera iritsi garenean, hor hasi gara, neu alde batera eta bestea alde hartara, bera beste aldera eta neu ere bertara, horrela lau edo bost aldiz eta azkenean elkar topatu eta ia ia musukatu ginen, azkenean parrez banatu gara.
Eguerdian, irratia piztu eta lehen Loiola Irratia entzuten nuen frekuentzian orain Radio Maria entzuten dut, halako batean lortu nuen konektatzea eta han ari ziren tratu txarren inguruan eztabaidatzen, eta halako batean tertuliano batek hau bota zuen: Hoy en día las personas mayores también sufren malos tratos por parte de las nueras y nueros, nueros?, orain arte yerno hukan ba, badaezpada hiztegian begiratu eta ziurtatu nuen hala zela. Ba, kontu honekin ere gertaera bat gogoratu dut, Azpeitiar batek bere alaba eta suhia presentatzeko orduan horrela esan omen zuen, aqui mi hija y mi blanco.(suhiye).
Arratsaldean Azkoiti aldera paseatzen noala, hor dator kriston kamioia, semaforoa gorrian zegoen eta gelditu egin behar, aurreko partean kristalaren gainean, bi izen zeuzkan idatzita, Mikel eta Naroa gero alboan, eskuin aldean, goitik behera, “ eta Jon”, azkeneko hau, seguraski, ezustean etorritakoa izango zen.Eta txoferrak bere eserlekuaren atzean izugarrizko egutegia zeukan, ohizkoa duten horietakoa, neska bat biluzik, eta hau ikusita nire baitan pentsatu nuen, eskerrak argazkia atzeko partean daukekan bestela horri asko begiratzen ba diok, laster dut istripuren bat.
Ia etxera iristear nengoela, eguraldiak izugarrizko itxura txarra hartu zuen, honek ere gertaera irrigarri bat gogoratu zidan.
Aiako Altzola auzoan, orain dela urte asko gertatutakoa omen da. Dirudienez, bolada batean oso eguraldi txarrak omen zituzten, eta egun batean, horrelakoxe egun iluna jarri omen zen, txingorra edo harria egingo zuen beldurrarekin, apaizarengana jo zuten laguntza eske, honek elizara eman zituen konjurua eta errezoak egitera, apaiza pulpitura igo eta hau bota omen zuen:
-Karga la karga, karga Izarraitz, deskarga Ernio, guarda la Altzola eta endemas Semeola!.
Apaiza, Semeola baserrian bizi omen zen. Honek ere, tontotik ezer ez.
Eta egunari errematea emateko, telebistan, urteko gertaera garrantzitsuenak ematen ari ziren, horien artean Aita Santua trikornioarekin azaldu zen, falta zena!, “Trikornius I”.Amen.
Lotura zuzena |
4 erantzun. Azkena:
Azkoitiarra | 2006-01-18 | 11:12