Gaia: Garraioa
««Itzuli blog osora
Azpeitia Europari begira
Garraioa | Begoņa Elias |
2005/09/29
15:19
Herri barruan eta beste herri batera edo lanera joateko, dagoen garraio publikoa erabil ezazu. Horrela zioen udaletik jaso genuen mezuak, baten baino gehiagok amorru biziz irakurriko zuten lerro hau. Izan ere Azpeititik kanpo lana egitea egokitu bazaizu; Arrasate, Oņati, Elgoibar eta abar, derrigorrez kotxea hartzera behartzen zaitu, garraio publikorik ez daukagulako leku horietara joateko. Tolosara joateko ezer gutxi, Donostirako berriz astegunetan nahiko aukera ona baina zerbitzua, nahiko txarra, zenbait egunetan eta gero eta sarriago eserlekurik gabe edo lekurik ez dagoelako maiz jendea autobusera sartu ezinik geratu da.
Asteburuetan gertatzen dena, ordea, lotsagarria da, larunbatetan %50 gutxiago eta igandetan berriz bi autobus soilik joateko eta berdin itzultzeko.
Herri gutxi egongo dira Azpeitia baino okerrago garraio publikoari dagokionez, ez daukagu trenik, 1986 urtean Urolako trena kendu zuten gero 1998 urtean lurrunezko trena martxan jartzeko, diru pila gastatuz. Trena kentzerakoan defizitarioa zela esan zuten baina komunikazio alorrean garrantzitsua zen zeren Zumarraga-Zumaia elkartzen zituen herri pila zeharkatuz.
Azpeitiak Europari begiratzea nahi badu gauza asko aldatu beharko ditu, garrioari dagokionez behintzat, hemen garbi dagoena zera da, Europa mailako zergak ordaintzen ditugula baina Hirugarren munduko zerbitzuak jasotzen ditugula.
Lotura zuzena |
2 erantzun. Azkena:
Miren Albizu | 2005-10-05 | 12:58