Gaia: Finala
««Itzuli blog osora
Bertsolarien Txapelketa
Finala | Begoņa Elias |
2005/12/12
08:20
Sartu gara bertsolarien finaleko astean. Hauteskunde garaian, politikoek, azkeneko egunari, erreflexio eguna deitzen diote, bertsolariak beste era batera deituko diote, pentsatzen dut nerbioak eragin handia izango dutela finaleko egunean, eta ez da gutxiotarako.
Balore handia eta tenplea behar du, oholtza gainera igo eta hainbeste jenderen aurrean bertsoak botatzea, ohituta egon arren, han ez dago bromarik.
Aurtengo txapelketako kanporaketak, izugarrizko arrakasta izan du, Iņaki Muruari entzun nion, aurten sekula baino gazte gehiago etorri dela txapelketara, seguraski, bertsolari gazteen partaidetzak eragin handia izan du fenomeno hau ulertzeko, eta honek freskotasuna eman dio txapelketari.
Pena izan da Jokin Uranga finaletik puntu batera gelditzea, baina, egin duena izugarria izan da. Ez nuen belakoan pentsatuko horreraino iritxiko zenik, gainera, txapelketa osoan oso erregularra izan da, horrek esan nahi du, lan asko egin duela eta bere fruituak eman dizkiola, nire ustez txapelketako errebelazioa izan da.
Denok irrikitzen gaude Abenduaren 18a iristeko, aurtengoa ikaragarria izango da, dagoeneko zazpi mila sarrera edo gehiago salduta omen daude, ziur nago BEC leporaino beteko dela eta honi esker, egun baten baikere, Barakaldo euskararen hiriburua bihurtuko da.
Eta leku guztietan porra egiten ari direnez, nik ipiniko dut nik nahiko nukeen sailkapena.
1- Maialen Lujanbio ( Ia aurten historiara pasatzen den, lehenengo emakume txapelduna bezala)
2- Amets Arzallus.
3- Jon maia
4- Unai Iturriaga
5- Igor Elortza
6- Aitor Mendiluze
7- Sustrai Colina
8- Andoni Egaņa.
************************
Nire porra irakurri duten
askok ez dute sinisten,
dena posible dela esan arren
oraindikan daude galdetzen.
Aurrena azkena ipini al dudan
edo zoratuta al nagoen,
Andonik hiru txapel baditu
aurtengoan utzi aldatzen,
gainera zaila edukiko du
Lujanbiori irabazten.
( Doinua: Mutil koxkor bat itsu aurreko)
Lotura zuzena |
5 erantzun. Azkena:
susana | 2005-12-14 | 14:37