Gaia: Ezina
««Itzuli blog osora
Kontuz, birusa!
Ezina | Begoņa Elias |
2006/02/7
13:12
Azkenaldi honetan, ia egunero birus informatiko berriren baten mehatxua daukagu, gehienetan korreoaren bidez sartzen omen dira, eta ordenagailuak ez izorratzeko era guztietako aholkuak entzuten ditugu eta azkenean beldurtzea lortzen dute.
Gainera, gai hauetan, nire moduko inutila bazara, orduan eta okerrago.
Orain dela egun batzuk, ordenagailua, bat-batean, ez atzera, ez aurrea gelditu zitzaidan. Pantailaren eskuin aldean, etengabe, mezu bat azaltzen zitzaidan, birus baten izenarekin, eta ahaleginak egin arren, ordenagailua ezin itzali, "ah bai, horrela al haiz!, onean ez bada, txarrean itzaliko haut". Azpiko aldean daukan tripa atera nion, berehala itzali zen, hura zen, hura tratua!.
Gero izan ziran kontuak konpontzera eraman nuenean, galdera asko egin zizkidalako.
- Programaren bat jaitsi al duzu?,
- Ez da pentsatu ere, nahiago nikik jakingo banuke hori egiten.
- Ez ke oso arraroa da gertatu zaizuna.
- Eta neuk, ez al da birusen bat izango?
Eta korreoari bota nion errua, baina, ez pentsa, sentsazio arraro bat gelditu zitzaidan, eta pentsatu nuen: "orain ere zerbait gaizki egin diat!".
Denok dakigu zenbat zabor sartzen zaigun bide hortatik, aspaldian, ia egunero, korreoa irekitzen dudanean, Viagraren propaganda azaltzen zait, hau, presaka, popatik hartzea bidaltzen dut, baina orain iragarri duten Kamasutra birus berri hori, inoiz azaltzen ba zait, ez dakit, nondik nora bidali beharko dudan.
Ez dut uste, nire moduko aldrebes asko egongo denik. Ordenagailuaren erabilera, ia, nire kasa ikasi dut eta horren ondorioak dira, askotan pasatzen ditudan estutasunak. Gehienetan, pauso berdinak ematen ditut, baina, inoiz zerbait aldatu badut, zalantza galantak izaten ditut, are gehiago, pantailan azaltzen zaidanean, Ziur al zaude hau egin nahi duzula?, hori egiten baduzu informazioa galduko duzu
, ene ba!, zer egin behar dut!, badaezpada, ezetz!", ez bai nago ziur, eta horrela hiru edo lau aldiz, nazkatu arte, eta azkenean, baietz!, eta gerta dadila gerta behar duena.
Ez dira, ez, errazak, gaur eskuartean ditugun tramankuluen funtzionamenduak, eta arlo guztietan. Lehen, etxeko elektragailuak erosterakoan, estetika eta prezioari begiratzen nion, orain, aldiz, lehenengo begiratzen dudana, erraza edo zaila al den erabilera. Gainera, jarraibideen eskuliburu lodi horiek ulertzeko, ia-ia, lizentziatura behar duzu, gehienetan piperrik ere ez dut ulertzen. Tramankulua pizterakoan ere, dena ingelesez, On, Off, Play, Eject
Egun baten, kontu hauetaz hitz egiten ari nintzen lagun batekin eta esan nion.
- Hik zorte ederra daukan, senarrak muntatuko dizkin tresnak, ez?
- Senarrak?, neure baino inutilago den gauza horietan, oraindik ez din ikasi bideoa martxan jartzen.
Barkatu, baina, bukatzera noa, hartz panda antibirusak oso arraro begiratzen dit, badaezpada ordenagailua itzaltzera noa.
Lotura zuzena |
4 erantzun. Azkena:
beste azpeitiar bat | 2006-02-21 | 11:25