Gaia: Euskara
««Itzuli blog osora
Egun bateko kronika
Euskara | Begoña Elias |
2005/11/18
14:27
Goizeko kronika:
Atzoko Hitzak zekarren titularra, Azpeitia, Euskarak “osasun ona” dauka herrian.
Egia esan, notizi honek zeharo poztu ninduen, izan ere, 13000 biztanle dituen herri batean horrelako portzentajeak izatea ezohizkoak dira gaur egun.
Arratsaldeko kronika:
Telefonoaren txirrin-hotsa.
Bai, zein da.
Hola, buenas tardes, le llamo de Euskaltel con una promoción….
Barkatu, euskaraz mesedez.
Ah, lo siento, pero no hablo el Euskera.
Ah, ba, orduan ez zait interesatzen. Telefonoa kolgau eta horrela bukatu nuen.
Ez da lehenengo aldia hau gertatzen zaidana Euskaltelekin, aurreko batean ia gauza berdina gertatu zitzaidan, baina orduan zorte hobeagoa izan nuen, euskaraz zekien bat nahi nuela eta halako batean, bere uztez, euskaraz zekien batek atenditu nituen, azkenean elkar ezin ulertu eta haize hartzera bidali nuen.Lotsagarria da benetan Euskaltelek Euskarari ematen dion tratamendua.
Gaueko kronika:
Kaito telebistan, Ana Mendizabal Euskara Patronatuko lehendakaria eta Jon Aizpurua Jaurlaritzako hizkuntza politikako arduraduna, prentsaurrekoa ematen ari ziren, lehen aipatu dudan Azpeitiko Mapa Soziolinguistikoa buruz.
Hau bukatu ondoren, erreportai bat eman zuten, Kinttela Zezen Zale Elkarteak José Luis Francesenari 2004ko urtean eskainitako omenaldia. Hasiera elkarteko lehendakariak eman zion: Hola, buenas noches, en primer lugar quiero dar las gracias al concejal de cultura del Ayuntamiento….., hemen dituk hauek, beti bezala, erdaraz! pentsatu nuen, eta horrela jardun zuen erdara hutsean hitzaldi osoa, gizonezko hori ez zitzaidan ezaguna egin, pentsatzen dut kanpokoa izango zela. Horren ondoren, talde horretako idazkaria aritu zen, hau Azpeitiarra, honek dena euskaraz egin zuen.
Ez dakit konturatuta zaudeten, baino, zezen mundu horretan, Azpeitian behintzat, amorratuak dira erdara erabiltzen. Ikusi besterik ez dago, urtero, Donostian, San Iraziotako zezenketaren programa aurkezten dutenean, erdara hutsean egiten dutela, niri oso arraroa egiten zait, ze denak dakite euskaraz, orduan, zergatik ez dute erabiltzen?
Ba, hau izan da nire atzoko kronika, momentu batzutan itxaropentsu eta beste batzutan haserre euskarari ematen zaion tratamenduarengatik.
Niri asko gustatzen zaidan poema batekin bukatuko dut, Bitoriano Gandiagarena da.
...........
Hemen
euskaldun izatea bezalako
gudaririk ez dago.
Hemen euskaraz irakurri
eta euskaraz idaztea bezalako
iraultzailerik ez dago
Hemen
euskara indartzea bezalako
indar politikorik ez dago.
Hemen ez dago
euskara adinako desafiorik
inperio zurrupariaren
aurka.
Hemen ez dago
euskara adinako
askatasunaren aldeko
itxarobiderik.
Lotura zuzena |
5 erantzun. Azkena:
Patxitrapero | 2005-11-23 | 09:24
Kontseilua. Konpromisoak
Euskara | Begoña Elias |
2005/10/6
08:09
Orain dela egun batzuk lagun batek e-mailez bidali zidan Kontseiluako iragarki bat; izenburua: Euskara ikastera animatu.
Mezuaren mamiak honela zion: Gutariko bakoitzat lagun bat euskaltegira eramanez, bultzada handia emango geniokela helduen euskalduntze-mugimenduari, gure konpromisoa, euskara erabiltzeaz gain, lagunak euskaltegira eramatea zela. Bukaeran eskaera bat, mezua zabaltzeko ahal nuen guztien artean.
Uztarriako bloga aprobetxatuz hor doakizue gonbitea, hasteko, anbulategian arratsaldetan telefonoa hartzen duen pertsonari, (lehengo batean lagun batek esan zidan erderaz hitzegitera behartu zuela, euskaraz ez zekielako); bigarrenik, Azpeitiko udaltzainen artean euskeraz ez dakitenei. Izan ere, badira orain dela urte batzuk sartu zirenak erderaz barra-barra egiten dutenak, momentu hartan euskara ikasteko konpromisoa hartu bazuten kunplitu dezatela, eta bat-batean gertaera bat gogoratu dut, munizipalekin lotuta, noski. Kasualitatea izango da bainan alfabetatzera euskaltegira joaten nintzenean kontatutakoa da.
Olazko Amaren plazan , Chaplinen aurrean, kotxe bat espaloi gainean aparkatuta omen zegoen, udaltzain bat inguratu eta honako hau idatzi omen zion isunean: Por aparcar el coche en la acera frente al bar Zoki (Batzoki).
Aurreko iritziarekin lotuta, pasadizo polit bat kontatuko dizuet.
Saninaziyuetan gertatutakoa da orain dela pare bat urte.
Bi lagun taberna batera sartu ziren trago bat edatera, berehala gauza batek harritu zituen.
Hi, ikusten al dituk alboko bi beltz hauek euskaraz hitzeiten.
Bai, egiye, oso rarue dek, ba galdetzea natxiek.
Aizu, barkau, nola da posible zuen artean euskaraz hitzegitea?
Ba, oso erraza, begira, biok Afrikarrak gara bainan bat leku batekoa eta bestea beste muturrekoa, bakoitzak geure hizkuntza daukagu eta geure artean komunikatzeko era bakarra euskaraz mintzatzea da.
Eta, non ikasi duzue euskaraz?
Ba, ni Lazkaon bizi naiz eta bestea han inguruan.
Ba, oso ondo, segi holaxe.
Hau dek hau, gero esaten diabe zaile dala euskeraz ikastie, borondatie ipini ezkeo dana dek posible.
Bai motel!
................
Bukatzeko,IRAKUR EZAZU MEZU HAU ETA ZABALDU AHAL DUZUN GUZTIEN ARTEAN
Lotura zuzena |
Erantzun