Gaia: Emakumeen
««Itzuli blog osora
Martxoak 8
Emakumeen Eskubideak | Begoņa Elias |
2006/03/7
20:57
Emakume langileon nazioarteko eguna, ospakizun eguna baino, gure konpromisoa berretsitzeko aukera ezin hobea da ,emakumeen eskubideei dagokionez.
Martxoaren 8ak ohartarazten digu:
Gaur egun ere emakumeak garela pobretasuna eta bazterketa soziala gehien jasaten duguna munduan.
Oraindik, lan esparruan, emakumeek gizonek baino %38 gutxiago irabazten dugula. Langabeziaren tasa %9,2 den bitartean, gizonezkoetan %5,3 dela.
Onartezina da XXI.mendean, oraindik, urtero, emakume eraildakoen zerrenda luzeak ohartarazten digutela emakumeak jasaten dituzten tratu txarrak.
Emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna errespetatzen ez den bitartean, horrela jarraituko dugu Martxoaren 8ak ospatzen, edo, aipatu ditudan, eta beste hainbat injustizi salatzen.
**********************
Martxoaren zortzian
emakumeen alde,
hainbat ekitaldi eta
eskaera daude.
Berdintasuna lortu
nahian hemen gaude
ez dugulako nahi egon,
bat-en, inoren mende.
Lotura zuzena |
Erantzun