Gaia: Elkartasuna
««Itzuli blog osora
Xegu gose-greban
Elkartasuna | Begoña Elias |
2006/03/22
14:45
Hotzak gaude ilunabarrean, gorputza ahul,
Eskuak artega
Duela hamaika mende kalera irten ez garela.
duela hamaika urte deusere jan ez dugula
Leihoko barroteen bestaldean euria
isilean eta etengabe
Beste leihoetan lagunak susmatzen ditut
neu bezala oinazean euriari begira.
Zenbat garen? Bat, hiru, bost, zazpi...
banan bana
Isolaturik, baina hanitz gara eta inor ez da
Tokatu zaion zeldatik pasatu den lehena.
Lehenagokoen urratsak jarraitzen ditugu
ia oharkabean
Eta jarraituko dizkigute oraindik, eskolaruntz
Barrikaden albotik jakinminez doazen haurrek.
Hezurretan gaude, min zaharren batek gure baitan
Hezurrezko xirulak jotzen ditu
Noiz arte izanen da denbora hain amaitezina?
Bueltatuko ote zaigu haragia inoiz gorputzera?
Hatzamarretan indarrik ez, begiak
Lausotzen zaizkit
Poema baldar eta tristeak igual bai baina
koldar lekziorik ez diegu ondokoei utziko
(Joseba Sarrionaindia)
Lotura zuzena |
Erantzun bat.
mutur | 2006-04-26 | 01:50
Preso eta iheslariak
Elkartasuna | Begoña Elias |
2005/11/24
08:23
Astero, gure presoen senideek, milaka eta milaka kilometro egin behar izaten dituzte, beraien seme edo alabak bixitatzeko.
Lehengo astean,
Kottoren heriotza salatzeko, kartzeletan, protestak egin zituzten,
horren ondorioa, betikoa, zigorra, ziegan ordu gehiago egin beharko
dituzte eta hori gutxi ez balitz, aste honetan, bixitak murriztu egin
dizkiote, lehen 45’ bazeuzkaten, orain 30’ dituzte.
Momentu batean
jarri gaitezen guraso hauen larruan, hainbeste kilometro egin ostean,
hainbeste beldur pasa ondoren, (istripuak), haiengana heldu orduko,
berehala etorri egin behar izaten dute, noizean behin, bakarrik,
bis-a-bisa daukate, beraien seme-alabak laztantzeko. Hau
da, gaur egun daukagun panorama. Hau aldatzea nahi genuke, horregatik,
sortu zen Azpeitiko Plataforma, Euskal Preso eta Iheslariak
herriratzearen alde lan egiteko, horregatik, hilero, azkeneko
ostiralean biltzen gara Bariantean, 7retatik 7’30arte. Azaldu zaitez,
zenbat eta jende gehiago bildu, orduan eta babes handiagoa emango
diogu, beraien guraso eta senideei.
……………………………..
Nola esan hator hator denok ulertzeko eran
nola esan zapiek zabalduta jarraitzen dutela balkoietan
gure gutunak busti egiten direla
idatzi orduko,
nola esan sentimenduek ez dutela kurpilik
nola esan kurpilek ez dutela sentimendurik
eta ez datorrenarengana joan beste biderik ez dela
nola esan ez ginela zoriontsu izateko sortu
herri honetan baizik,
nola esan hator hator denok ulertzeko eran.
José Luis Otamendi
Lotura zuzena |
2 erantzun. Azkena:
mila esker | 2005-11-24 | 11:03
30 minutu soilik
Elkartasuna | Begoña Elias |
2005/10/27
18:49
Aspaldiko kontua da, baina gogoratzea beharrezkoa egiten zait. Dakizuenez, Azpeitian, euskal presoak euskal herrira plataforma 1997 urtean sortu zen, honen helburua, gizarteko sektore desberdinak inplikatzea izan zen, helburu batekin, euskal presoak herriratzea.
Baraualdiak ere egin ziren, 26 txanda, 165 herritarren parte hartzearekin. Etxeetako balkoietan presoen aldeko maindireak ipintzeko kanpaina ere hasi zuten eta gaur egun jarraitzen du, hainbat taberna eta dendetan salgai daude.
Zoritzarrez, gure herriko presoen egoera ez da batere hobetu, beren familietatik milaka kilometrotara aurkitzen dira, Gotzon Aranburu, isolatuta, 24 ordu edukitzen dute ziegan, bakarrik. Joseba Segurola, Xegu, atxilotu zutenetik ia bi hilabete bisitarik gabe zigortu zuten, kartzelaz aldatu ostean, Azpeititik 1100 kilometrotara, isolamendu ziegan sartu zuten, neurri hori salatzeko, higiene greba hasi zuen, horren ondorioa, bisita guztiak kendu zizkioten, azkenean, orain dela egun batzuk lortu zuen kartzelaz aldatzea, orain Paris ingurura ekarri dute. Jabik ere osasun arazoak ditu, atxilotu zuten momentuan jasan izan zituen tratu txarren ondorioak dira, egunean 9 pastila hartzen ari da, badarama denbora pila bat, osasun-azterketa sakon bat eskatzen, horretarako, aste honetan plantea egin zuen, eskubide hori exijitzeko, badirudi lortu duela, agindu diote, egun gutxi barru ospitale batera eramango dutela. Aipatzeko gelditzen zaizkidan, Txapi, Paterra, Maider, Artola, Etxarte, Pakea eta Iker, denak etxetik urrun.
Azpeitian, hilero, azkeneko ostiralean 30 minutuko enkartelada egiten da, Bariantean.
Herriko preso eta iheslarien famili eta senitartekoei eman diezaiogun babesa, guztion konpromisoarekin lortuko dugulako euskal presoak herriratzea.
.........................
Hogeitamar minutu gutxi da
Geure denborai kentzeko,
Honen balorea handia ordea
Nahi duguna lortzeko,
Ostiralean, azaldu zaitez
Maindirea astintzeko
Euskal presoak euskal herrira
Ozenki aldarrikatzeko.
Lotura zuzena |
3 erantzun. Azkena:
Zazpiretan zazpiehunekin bat | 2005-10-28 | 14:27