Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Begoņa Elias

Begoņa Elias

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Gaia: Eguraldi

    ««Itzuli blog osora

    Andraizea

    Eguraldi kontuak | Begoņa Elias |  2005/10/22  16:05

    Bolada honetan,  tamalez,  ia-ia astero, urakanak dira albiste, eta horren inguruan  beti izan dut jakin-mina hauen izenari dagokionez, izan ere gehienetan emakume izena daramate.

    Hau dela eta interneten miatzea pentsatu dut, eta egia esan, bitxikeri bat baino gehiago aurkitu ditut gai honi lotuta.

    Izena jartzea,  Meteorologiako Munduko Batzordeari dagokio. Dirudienez 1950 urte aurretik, urtea eta alfabetoko hitz bat eramaten zuen, ( 1945A-1946C…), honek nahasketa sorrarazten omen  zuen,  Irratí-komunikazioetan, horregatik , 1953 urtea  geroztik, ekaitz tropikalak emakumeen izenak daramatzate.

    Baina, 1978 urtean, EUA-ko  mugimendu feminista baten eskaerari esker, gizonezkoen izenak sartu zituzten, Espainolez, Frantsesez eta Ingelesez.

    Geure lurraldera itzulita, hemen ere, eguraldiari dagokionez, emakumearekin lotura daukan hitz bat ere badugu, adibidez, andraizea, horrela dio hiztegian hego-haizea aurkitutakoan, nik hemen, askotan entzun izan dut hitz hori (emakumeaizie),  eta egia esan, ez zait batere gustatzen, izan ere, zoro, buruarin eta horrelako adjetiboekin erlazionatzen dugulako.

    Kuriosoena da, andraizea hitza, etxekotasunez erabiltzeko omen da, horrela diote behintzat 3000 hiztegiak,  eta Euskaltzaindia.net-ek aldiz, Bizkaian erabiltzen dela gehien .

    Ez dakit zein ilustratu izan zen hitz hau hiztegian gehitzea onartu zuena, baina, nire partetik  behintzat “joan dadila haize-hartzera”.

     

    Lotura zuzena  |  2 erantzun. Azkena: Kepa Diegez | 2005-10-24 | 18:56

     

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak