Gaia: Denetik
««Itzuli blog osora
Nahaste- borraste
Denetik | Begoņa Elias |
2005/10/24
16:38
Askotan pentsatu dut, zaharrei gehiago entzun behar zaiela, hauek urteen poderioz, asko dakitelako eta orokorrean arrazoia dutelako.
Gogoan daukat, familiako ospakizun batean, afalostean, hizpidea, besteak beste, gizona ilargira ailegatu zenekoa, izan zen, alboan 80 urtetik gorako aiton bat neukan, honek, ez zuela ezer sinesten, dena gezurra zela, bere sinesgabetasunak barrea eragiten zigun, baina alferrik, berean segitzen zuen. Guk, konbentzitu nahian edo, argudiatzen genion, froga moduan, pelikula bat grabatuta zutela, eta berak zion, hori ez zela nahikoa, alegia, Sistiaga-errekan filmatzea ba zegoela, guk, orduan eta algara handiago. Kuriosoa da, lehengo batean, telebistan, gai honi buruz ari ziran hizketan, badirudi, 1969 urte famatu hartan, ilargian atera zituzten argazkiak, adituek aztertu ondoren, engainu bat izan litekeela azaldu omen dute. Gainera, Estatu Batuetan, egin diren, hainbat inkestetan, %20 edo gehiagok ez omen du sinesten Apolo ilargira iritsi zenik.
Harrituta gelditu nintzen, eta berehala, aiton hura, gogora etorri zitzaidan.
Berak, zion, baita-re, hainbeste ordu aldaketari ez ziola ikusten abantailarik, nahasketa baizik, izan ere, eskumuturreko eta etxeko erlojuak manipulatzea, ez zituen gogoko.
Orain, berriz, gaur egun daukagun psikosia, hegaztien gripea dela eta, ze pentsa eman dit, ez ote den izango farmazi laborategiren bat aberasteko, txertoari esker, neuri ere, mesfidantza puntu hori garatzen hasi ote zaidan susmoa daukat, agian, urteak aurrera doazen ondorioa izango da.
Zer esango dizuet ba, gaur irakurri dudan notiziarekin zeharo kezkatu naiz, izan ere, benetako birusa gabonak aldera etorriko zaigulako.
Honela dio titularrak: Garzonek, turroia Espainian jango du, Gabonetan, etxera itzuliko da.
Hegaztien gripea baino okerragoa da niretzat notizi hau, ez ahaztu, 18/98+ Garzonen birusak, Azpeitin, lau herritan kutsatu zituela, Miren Odriozola, Mikel Azkune, Eneko Etxeberria eta Garikoitz Etxeberria, eta Azkoitin, Sabin Juaristi (Torre). Gaitz honi aurre egiteko, gaur egun antidotoa badugu, Kaiera Plataforma ibiltaria.
Lotura zuzena |
Erantzun bat.
osky | 2005-10-24 | 17:51