Gaia: Danborrada
««Itzuli blog osora
Danborradako Doinuak
Danborrada | Begoņa Elias |
2006/01/15
20:33
Urtarilaren 7an, Azpeitiko Udal Musika Bandak grabatutako, Azpeitiko Danborrada diskoaren aurkezpena egin zuten. Hamaika kantuk osatutakoa da, batzuk ezagunak, Sarriegirenak eta besteak Franzesenarenak. Iruditzen zait, hainbeste lan egin ondoren, bere lana disko batean biltzea, Konpositore bati egin liteken opari hoberena dela. Gainera, edonork erosteko aukera izango dugu.
Kantu berri hauek direla eta, badaramagu urte batzuk, nahiz helduen, nahiz haurren Danborradan, urtero kantu berriren bat jotzen dela. Eta badirudi, arrazoi horrengatik polemika txiki bat sortu dela.
Arazo edo kontu hau dela eta, batei eta besteei galdezka ibili naiz. Itxura denez, danborrada prestatzeko, urtero bezala, aurten ere Udaleko eta talde guztietako ordezkariak bilera egina dute. Han erabaki askoren artean, Franzesenari eskaera bat egin omen zioten, aurten pieza berririk ez jotzea, orain arte ateratakoak bai, baina gehiago ez.
Baina, dirudienez, osteguneko entsegura pieza berri bat eman omen zuen, jotzen hasi zirenean, jende batek entsegua utzi eta alde egin omen zuen, hartutako erabakia ez zuelako errespetatu.
Kontu honekin lotuta, lehengo urteko urtarrilaren 6an hitzak, Franzesenari egindako elkarrizketak honela zion:
---(Danborradako talde bakoitzari pieza bat egiteko asmoa erakutsi zenuen eta badirudi betetzen ari dela.
Bai, hala dirudi. Dagoeneko eskaerak behintzat hasi dira. Orain lau egun Irrintzi taldekoek haiei ere pieza bat egingo al nien galdetu zidaten. Ideia bat badut, gero gustatu ala ez beste kontu bat da. Pozgarria da piezen aukera bat izatea, beti berdinak jotzen jendea aspertu egiten delako. Gero eta pieza gehiago eduki herrian, herrikoak direnak hobe, tartekatzeko aukera gehiago edukiko dugulako),
Hau irakurrita, zer esan nahi du, urtero pieza berri bat gehituko duela?. Pieza berdinak jotzen jendea aspertu egiten dela?, taldeekin hitz egin al du?
Neuri, orain arte atera dituen piezak gustatzen zaizkit eta ez zait gaizki iruditzen Enparantzan jotzea, baina, urtero bat gehitzen bada, danborradak duen tradizioa, doinuen aldetik, apurtzeko arriskuan ikusten dut. Sarriegiren doinuak, gero eta gutxiago entzuten ditugulako.
Nire ustez, polemikarik ez luke egon behar talde guztiek hartutako erabakia errespetatzen bada.
Ondo pasa Sansebastianak!
Lotura zuzena |
26 erantzun. Azkena:
azkenien | 2006-01-19 | 10:09