Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Begoņa Elias

Begoņa Elias

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Gaia: Botina

    ««Itzuli blog osora

    Egia ala gezurra?

    Botina | Begoņa Elias |  2005/10/16  10:53

    Agian aspaldiko kontua izango da, baina nik atzo izan nuen notizi honen berri.

    Dirudienez, gizon bat omen zebilen Xoxote inguruan perretxikoak biltzen eta orain arte bila duen onddo ikusgarriena topatu omen zuen, pakete bat, bera ireki eta, ezusteko galanta, 150 miloi pezeta omen zauden barruan, dirua entregatu egin omen du udaltzaingoan, bueno, hau da bertsio bat.

    Horrelako notizi fantasioso bat entzuten dugunean,  zeresan eta berriketa asko sortarazten ditu.

    Nik, lehenengo gauza pentsatu nuena, hau izan zen, neuk behintzat ez nuela dirua entregatuko, horrelako altxorra ez delako egunero aurkitzen,  baina, besteek zer egingo luketen jakitea ere gustatzen zaigu eta hori egin nuen, lehendabizi neure lagun bati galdetu nion,  honen erantzuna nire berdina, ezetz, gero taberna batera sartu, eta barran dagoen kamareroari galdera egiteko irrikitzen, baina, disimulatzeko, eguraldi kontua atera, gero, ba, ia perretxiko biltzea joateko ohiturarik ba duen , enteratu al den diru asunto horrekin eta abar, baina, azkeneko galdera, zuzena, ia zer egingo lukeen egoera horretan,  honek ere gure erantzun berdina, ezetz, eta horrela galdetu nien hainbat lagunei eta denak, ezetz.

     Hainbeste pertsonekin hitz egin eta baita enteratu naiz, horrelako kasuetan dirua entregatu ezkero, ehuneko ez dakit zenbat portzentaje tokatzen zaizula,  eta ez dela horrelako erraza diruarekin gelditzea zeren numerazioari esker badaukatelako kontrolatzea, eta egia esan beldur pixka bat sortu zitzaidan.

    Bigarren bertsioa gaur goizean entzun dut, alegia, 24 miloi pezeta direla, neure baitan pentsatu dut, hasi dituk jaisten, gero pakete kontu hori nola iritsi zen leku horretara, misterio hutsa da, gaurko honek esan dit, avioneta batetik botatakoa omen da, eta narkotrafiko, diru-zuriketa  eta abar nahastu dizkit, nobela polizial bat idazteko moduko historia.

    Azkenean pentsatu dut dena gezurra dela, baina, gogoratu naiz, orain dela urte batzuk, Xoxote inguruan avioneta bat erori zela, Alemana omen zen, eta zeinek daki...

    Imajinazioa behintzat landu dugu, Azpeitiarrak bereziak gara horrelako historiak asmatzen.

    Baina, nik egoskor jarraitzen dut, zuk zer egingo zenuke?, eta egia ala gezurra da dena?

    Lotura zuzena  |  6 erantzun. Azkena: onena | 2006-02-16 | 21:12

     

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak