Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Begoņa Elias

Begoņa Elias

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Gaia: Basozaina

    ««Itzuli blog osora

    Primerako biderakuslea

    Basozaina | Begoņa Elias |  2006/04/17  09:48

    Asteartean, Artikutzako urtegira joan nintzen. Aspaldi programatuta geneukan ibilaldi bat zen, eta eguraldi ona aprobetxatuz, <Berriak > argitaratu zituen, ibilaldi-gida haietako orria eskuan genuela abiatu ginen.

    Bianditzen, guardaetxearen aurrean utzi genuen kotxea, debekatua dagoelako sartzea, horretarako aurretik baimena eskatu beharra dago.

    Eta 13 kilometrotako joan etorria egitea pentsatu genuen, zuhaitzetan zeuden marra zuri-horiak jarraituz, basoan barrena sartu ginen.Gehien inpresionatu ginduena, lurrera erorita zauden zuhaitz ikaragarriak izan ziren, zurezko eskulturak ematen zuten. Ibilbide guzian, hainbat motatako zuhaitzak ikusi genituen, baita ere ur jauziak, benetan, inguru zoragarria.

    Nahiz eta leku batzuetan galduta ibili, nahiko ondo moldatu ginen gure orri-gidarekin, izan ere, lurrean ziren zuhaitzak bidea mozten zuten, eta marra zuri-horien arrastorik ez zegoen, halere, halako batean urtegiko zubira iritsi ginen.

    Ogitartekoa jaten ari ginela, basozaina agertu zitzaigun. <ŋHabeis venido en coche?>

    Guk ezetz, eta agurtu ondoren alde egin zuen.

    Itxura denez, kontrol zorrotza eramaten dute kotxekin.

    Artikutza auzora abiatu eta ermita ondora ailegatu ginenean, berriro basozaina bertan,

    <Ermita ikusi nahi baduzue, irekita daukazue>

    Bueno, hauxe duk pertsona atsegina!

    Handik, ostatu zaharrera inguratu ginen, eta berriro basozaina azaldu zitzaigun.

    <Kafea hartu nahi baduzue, barruan makina bat daukazue, eta komuna ere hor duzue>

    Eta bitartean, zer bidetik bueltatu behar genuen erakutsi zigun.

    Baina erdi bidean, berriro galdu ginen, hemen ere zuhaitzak erorita zaudenez, bidea oztopatzen zuten, eta norantz joan ez genekiela, han agertu zitzaigun berriro basozaina, bere Land Roverretik jaitsi eta  okerreko bidea hartu genuela oihukatuz.

    Berarengana hurreratu ginenean komentatu zigun, irten genuen denbora kalkulatu zuela,  eta badaezpada buelta bat egitea pentsatu zuela. Ziur nago, despistatu pinta topatu zigula. Eta berriro, berari esker estutasun txiki hartatik irten genuen.

    Eta bueltan, Bianditzeko aparkalekura iristen ari ginela, han geneukan zain gure basozaina, eta agurtu ostean, gomendatu zigun, hurrena joatea pentsatzen bagenun, garai onena Ekaina edo udazkena zela.

    Kotxea hartu eta etxera gentozela komentatzen genuen, txikitan, beti entzun genuela, denok geneukala <aingeru guardako> bat, gure kasuan, Artikutzako ibilaldiak erakutsi zigun, egun horretan behintzat, basozaina <guarda>, <aingeru guardakoa> bihurtu zitzaigula, izan ere, gehien behar genuenean agertzen zitzaigulako.

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak