Gaia: Azentua
««Itzuli blog osora
Euskal azentua
Azentua | Begoña Elias |
2006/02/20
12:42
Askotan hitz egin dugu lagunartean euskal ahoskera edo azentuari buruz, eta nola nabarmentzen zaigun erdaraz hitz egiten dugunean, batzuei besteei baino gehiago.
Kontu hau dela eta berriketan hasi ginen, eta komentatzen genuen, gaur egun, Espainiako Telebistako hainbat telesailetan, gero eta euskal aktore gehiago ikusten ditugula, eta ez zaiela antzematen euskaldunak direnik, euskal azenturik ez dutelako, dirudienez, prestatu egiten dira erdal dikzioa landuz, eta hementxe izan genuen eztabaida, hau hizkuntza denekin egiten ote dute?, badakizue, andaluzak zer grazioso fama duten, eta nahiz eta hitz erdia jan, garrantzirik ez diote ematen, gurekin, aldiz, beste era batera jokatzen dute, gure azentua dela eta, hainbat txiste merke egiten dituzte, bat-batean, Txomin del Regatoren itxura ematen digute.
Gogoratzen naiz, orain dela urte batzuk, Caceresen, turismo-bulegora joan ginen, bisita-gidatua eskatzera, gure aurreko denei galdetu zieten nongoak ziren, guri aldiz, galdetu beharrean berak erantzun zigun, zuek euskaldunak, ez?, pentsa gure labela noraino ailegatzen den.
Eta nik horrela jarraitu nahi nuke, euskal azentu nabarmenarekin, ze, susmoa daukat, geure hizkuntza, egunero etengabe erabiltzen dugunon ondorioa dela.
Bukatzeko, gertaera polit bat kontatuko dizuet.
Euskal azentua baten batek bazeukan, nire izeko Joakina (Azautze baserrikoak) zeukan. Erdaraz, tutik ez, baina, zakizkien lau edo bost hitz esateko, inolako lotsarik ez.
Kontua da, Parrokiko kanpaiak hildakoen kanpai-hotsak ari omen ziren jotzen, eta Azautze baserri inguruan emakume erdaldun bat, pasatzen ziren denei galdera berdina egiten, ¿Quien ha muerto?.
Denak, ospa egiten zioten, erdaraz hitz egiterakoan zailtasunak zituztelako. Eta halako batean, hor doa Azautzeko Joakinarengana.
- Joakina, ¿quién ha muerto?
- Hau aldiz, gustura, berari galdetu ziolako.Bizkarretik heldu, Oiartzabal baserrira begira jarri eta horrela esan zion:
- Casa mi cuñada?
- Si!
- Casa más abajo?
- Si!
- Mujer de la vieja?
- Si!
- Mujer con lentejas!
- Gracias Joakina!
Eta primeran ulertu ziren biak, ah, lentejas, lentes edo betaurrekoak ziran.
Lotura zuzena |
4 erantzun. Azkena:
Patxitrapero | 2006-02-27 | 16:35