Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Begoña Elias

Begoña Elias

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Gaia: Anekdotak

    ««Itzuli blog osora

    Auto stop

    Anekdotak | Begoña Elias |  2006/02/13  14:11

    Azpeitian, autostopa egiteko ohitura dutenak leku estrategikoak hartuta dituzte, Esklabetako aurrean, Eskuztan eta abar. Neuk, lehen, ohitura neukan jendea hartzeko, baina, nire lagun bati egin zioten putada ikusita, orain ez naiz ausartzen inor hartzen.

    Ba bai, kristona egin zioten, Arrasatera zihoan autoan eta Azpeitiko bidegurutze batean hiru mutil gazte autostopa egiten ikusi zituen, gelditu, eta, ia Azkoitira eramango al zituen galdetu zioten, honek baietz eta horrela egin zuen. Gero, Arrasatera iritzi zenean, ezusteko galanta hartu zuan, kotxeko atzeko asientoan zeukan poltsa hartu zuenean, berehala konturatu zelako kartera lapurtu ziotela, gainera, diru askorekin.

    Neu ere, autostop asko egindakoa naiz, batez ere hondartzara joateko, Etxezuri aurreko gasolindegian ipintzen ginen eta gehienetan zortea izaten genuen, eta hainbeste ibili ondoren anekdota bat baino gehiago gertatu ere, eta hauetako bat kontatuko dizuet.

    Urteroko ohitura jarraituz, abuztuan, Ondarruko jaietara joan ginen, han parranda bota ondoren Debara joatea erabaki genuen, han ere jaiak zirelako. 7 lagun ginen eta Ondarruko zubian jarri ginen autostopa egiten, hiru, bi, eta bi, banatuta, berehala gelditu zitzaizkigun bi kotxe, baina denentzako lekurik ez eta nire laguna eta ni berriro zubian behatza luzatuta, eta halako batean kotxe bat gelditu zitzaigun, barrua trastez beteta zeukana.

    - Hola, a dónde vais.

    - A Deba.

    - Yo voy a Motriko, si quereis os llevo hasta allí.

    - Vale!

    Nire laguna aurrean kopiloto, eta ni atzean eseri ezinik, atzeko eserleku guztia fruta-kaxaz beteta zeukalako, (txoferra fruta-saltzailea zen). Usaina ederra, baina, martxan ipini orduko hasten ziren arazoak, kurba bakoitzean meloia etortzen zitzaidan kokotera eta platano sorta belarrondora, eta horrela Mutrikura iritzi arte.

    Bitartean, txoferra kriston txapa sartzen nire lagunari, eta halako batean esan zigun, Mutrikun traste batzuk utzi eta gero berak eramango genituela Debara, guk ezetz, baina, hainbeste ekin ondoren, baietz esan genion.

    Mutrikura ailegatu eta plaza-berdura aurrean aparkatu zuen autoa, berehala hasi zen irainka:

    - Mekaguen, la ostia!. Aquí tenía que haber estado mi hijo para descargar la fruta y no está, eta berriro, mekaguenka.

    Gu, hantxe, beldurtuta, baina, ikusirik zeukan kabreoa, lan hori egiteko eskaini ginen. Berehala hasi ginen autotik kaxak atera eta plaza berduran zeukan puestora eramaten, eta bitartean, Azpeitiarren bat ikusiko genuen beldurrez. Halako batean bukatu genuen lana eta fruta-saltzaile bedeinkatu harekin joan ginen Debara, biok leher eginda, parrandarako gogorik gabe.

    Eta han zauden lagunak itxaroten, harrituta denbora asko tardatu genuelako, baina, ez pentsa kontatu genionik gure abentura, handik denbora batera jakin zuten eta barre ederrak egin ere.

    Lotura zuzena  |  5 erantzun. Azkena: Lagun bat | 2006-02-15 | 17:21

     

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak