Gaia: Alternatiba
««Itzuli blog osora
Zinema areto berria
Alternatiba | Begoņa Elias |
2005/10/26
08:23
Uztarriako web-orriak zekarren atzo notizi hau, Izarraitz pilotalekuko lokalak moldatuko dituztela epaitegiarentzako, dirudienez, gaur egun dagoen lekuan obrak egin behar dituztelako.
Epaitegiaren notiziarekin jarraituz, horrela dio, beheko eta lehen solairuak hartuko dituela, mila metro inguru, gaur egun hutsik daudelako. Gainera, pilotalekuaren jabetza Udalak omen dauka.
Hau irakurrita pentsatu nuen, agian, soluzio edo alternatiba bat izan litekeela Soreasu zinema-aretoarentzako.
Gainera, abantailak bakarrik ikusten dizkiot.
Begira, aretoa prestatuta daukagu, eserleku pila bat daude, beheko eta goiko solairuan. Zineko pantaila ipintzeko, primerako pareta daukagu aurrean, hor ipini dezatela oihal egoki bat eta listo.
Abantailarekin jarraituz, elbarrituentzako igogailua du, komunak ere baditu, larrialdietarako irteera ere, txutxeriak edo trago bat hartzea nahi duenak badu taberna.
Zinema proiektatzeko makina edo tramankulua non kokatu? horretarako nahiko leku dagoela pentsatzen dut. Gainera, aurreko batean, Soreasun, honen ardura daukanak, komentatu zidan, oso erraza dela desmuntatu eta beste lekuren batean ipintzea.
Azpeitiarrak, antzerki zaleak garenez, horretarako ere primerako lekua, aurrean eszenatokia ipintzeko nahiko leku.
Pentsatzen dut, zerbait egin beharra daukagula, Soreasuko proiektu berri horrek, denbora asko tardatuko du eta bien bitartean, 14000 biztanle dituen herri bat, zinema-aretorik gabe egotea ezinezkoa dela iruditzen zait.
Oso erraza daukagu, geratzen zaigun bakarra, proposamen hau udalari zuzentzea.
Lotura zuzena |
2 erantzun. Azkena:
madrildik | 2005-10-26 | 14:19