Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Begoņa Elias

Begoņa Elias

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Gaia: Aholkuak

    ««Itzuli blog osora

    Aholkuak

    Aholkuak | Begoņa Elias |  2006/05/2  08:16

    Aurtengo Aste Santua ederki izorratu zait, hanka gaizki bota nuelako, zaintiratu bat egin nuen, eta hor ibili naiz egun batzutan bi muletekin, gero batekin eta azkenean herrenka.

    Arazo honengatik, hiru bat aldiz anbulatoriora joatea tokatu zait. Egia esan, izugarrizko alergia diot leku hauei, oso beldurtia naizelako. Gainera, leku hauetan nahi eta nahiez, hainbat gertaera eta istorio entzuten dituzu, azkenean, lasai joan arren zeharo beldurtzea lortzen dute.

    Ez al zaizue inoiz gertatu, anbulatorioa joan eta alboan eserita daukazuna, bere albokoari detaile guziekin esplikatzen halako operazioa egin ziotela, gaizki irten ziola, barruan ez dakit zer utzi ziotelako, gero dena okertu zitzaiola eta abar esplikatzen?. Eta berari entzuten dagoena, berriz, gustura, ahoa zabalik harrituta hari entzuten?

    Orain dela gutxi, lagun batek komentatzen zidan, kontsulta batera joan eta ezagun batekin topatu zela. Hau, hipokondriako horietakoa, denetik zeukana eta dena zekiena. Galdera pila egin ostean, izugarrizko erantzunak eman omen zizkion, horien artean diagnosia, azkenean, zeharo izutzea lortu omen zuen, eta dudan jarri ere, medikuaren kontsultara sartu edo ez.

    Niri, aste honetan horrelakorik ez zait gertatu, baina, aholku eta errezeta pila bat jaso, bai. Eta gauza batek eman dit atentzioa, alegia, gure gizartean, antzinako hainbat ohitura eta kultura, sendabide edo erremediori dagokionez, belaunik belaun helarazitakoak, sekulako indarra dutela. Horrek esan nahi du fidagarri eta efikazak direla.

    Baina, askotan gertatzen da, baita ere, aholku gehiegi entzun ezkero zeharo endredatzen garela. Bestela, begira nire lankide bati gertatu zitzaiona. Medikuarena joan zen tentsio arteriala hartzea, kontsultara sartu orduko hasi zitzaion medikuari,< batek hau egiteko esan dit, beste batek, aldiz, hau hartzea hobeto dudala> eta azkenean medikuak, nahiko haserretuta, horrela esan omen zion: < hurrena denborarik ez galdu niregana etortzen, zuzenean haiengana joan>

    Horregatik, holakoetan, onena izaten da, erremedio denak gogoan hartu eta gero komeni zaiguna egitea.

    Lotura zuzena  |  Erantzun bat. patxitrapero | 2006-05-03 | 09:49

     

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak