Gaia: Agurra
««Itzuli blog osora
Aio denoi!
Agurra | Begoņa Elias |
2006/07/22
13:23
Iraileko 29an ireki nuen nire Blog-a, hasieran nahiko beldurra nuen, neure buruari askotan galdetzen nion, baino, hi gai al haiz euskaraz idazteko?.
Erronka bat izan da niretzat, eta ez dut ukatuko ere, batzutan buruhauste galantak izan ditudala ez nekielako zertaz idatzi.
Zerbait desberdina idaztea nahi izaten nuen eta hor izaten ziren komeriak, horri gehitzen badiozu nire lexiko eskasa, a zer koktela!.
Hasieran, beldurrez akabatzen idazten nuen, ordu pila pasatzen nituen nire idatzitxoa errepasatzen eta beti zerbait aldatzen nuen, mesfidantza ikaragarria neukalako neure buruarekin, eta hainbeste astetan idatzi baldin badut ere, oraindik ez dut gainditu beldur hori.
Analisi bat egin diot neure buruari, agian, lotsagabe xamarra izan naiz idazterakoan, baina, bateren batek esan didan bezala, onez gero ez naiz aldatuko.
Dena den, eskerrak eman nahi nizkioke Uztarriari, oportunitate hau eman zidatelako, azken finean, niretzat, euskarazko ikastaro-intentsibo bat izan delako.
Bukatzeko, nire Blog-eko irakurle izan zareten guztioi, mila esker, eta noizbait, bateren bat, ofenditu edo amorrarazi badut, barkamena eskatzen diet.
Niretzako, plazer bat izan da zuekin nire iritziak konpartitzea. Ondo izan!
Lotura zuzena |
26 erantzun. Azkena:
gai honekin | 2006-07-26 | 17:12