Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Begoņa Elias

Begoņa Elias

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Gaia: Adikzioa

    ««Itzuli blog osora

    Telebistitis, Irratitis

    Adikzioa | Begoņa Elias |  2006/03/27  13:23

    Asteazkenean, ordu asko pasa nituen telebista aurrean, kate guztietan, su-etenaren inguruko notiziak ematen ari zirelako, eta gauean, notizi horren sobredosisekin oheratu nintzen, baina lorik ezin egin eta berriro telebista piztu nuen, orduantxe hastera zihoan <<Bakarrik edo…>>, aurkezlea, Estepan Aldamiz.

    Programa honek harritu egin nituen, ia goizeko ordubatak ziran eta jendea telefonotik deika.

    Lehenengo deia Azkoitiko emakume batena izan zen eta hitz egiten zuen moduan, egunero deitzen zuen horietakoa, sekulako konfiantzarekin jardun zuen aurkezlearekin solasean.

    Estepanek galdetu zion ia nola hartu zuen su-etenaren notizia:

    <<Oso gustoa, gainea lagunek zelebrau deu>>

    Eta, ikusi al duzu su-etenaren bideoa?

    <<Bai!, ah, eta hori esan nahi nizun, ederki ezautu det zein zan letu duena>>

    Nola?, Ezagutu egin duzula?

    <<Bueno!, derrepente, ahotsa aitu orduko, eta zuk ez?>>

    Ez, ez

    <<Eske ahots hori oso ezagune da, zuk ere ezautzen dezu>>

    Aldamiz, zirikatu eta zirikatu. Bai?, esaidazu zein den, ez nauzu horrela utzi.

    << Ez ke oin telebisiyotik esatie ez det nahi, baino telefonue hartu duenai esango diyot>>

    Egia esango dizuet, aluzinatuta nengoen emakumeari entzuten. Ziur nago telebista edo irratiko aurkezle batekin konfunditu  zuela, baina, ezagutu izan balu ere, hori telebistatik esatea iruditzen zait grabea, eta azkenean pentsatu nuen euforiaren ondorioa izango zela.

    Eta orduan, beste gertaera batekin akordatu nintzen. Hemen  ere, Azkoitiko emakume bat protagonista Loiola Irratiko saio batera deika.

    -         Egunon, nondik deitzen duzu.

    -         <<Azkoitik>>

    -         Gaurko galdera egingo dizut, zer da Cloruro Sódico.

    -         <<Ene ba!, gaur galdera zaile, emaiezu pista bat, mesedez.

    -          Asko erabiltzen duzun gauza bat da.

    -         <<Bai?, beste pista bat emaiezu, faborez>>

    -         Seguru nago zure senarrari arrautzara botatzen diozula.

    -         <<Ya está, Polvos Talco!>>

    Neure baitan pentsatu nuen, eske, zenei okurritzen zaio galdera horiek egitea, jakinda, gehienetan adineko jendeak deitzen dutela saio horietara.

    Lotura zuzena  |  Erantzun bat. julen | 2006-03-27 | 22:37

     

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak